MIKORRIZAZIO EUSKALDUNA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-05-10 23:21

Basogintza eta mikologia jorratuko dituen disziplina martxan jartzea ezinbestekoa da, inguruko herrialdeak egiten ari diren bezala. Europako dirulaguntzak jasotzen dituen proiektua da, Gaztela Leon. Katalunia, Galizia eta Andaluziak inbertsio handiak burutu dituzte gai hontan eta europako LIFE dirulaguntzak jaso dituzte besteak beste. Andaluziak 12 milloi euro gastatu ditu eta Gaztela Leonek 4, Galiziak ere hifas da terrako proiektua martxan jartzeko, unibertsitateko eta europako laguntzak erabili ditu spin off batekin hasi eta enpresa erreferente bilakatzeko.

Euskal Herrian dirudienez lo jarraitzen dugu, Basapizteko ahaleginetan diardugun arren. Dugun afizioa beste inon baino handiagoa den arren, ez dugu dirurik inbertitzen basogintza fungikoan eta naitaez atzerapen handia daramagu gai hauetan. Pinu egurraren krisi mugagabeak ezinbestekotzat jotzen du, baso alternatiba berrienganako apustua, basoak aspaldian abandonatuta baititugu. Basoa pinuz bete dugu, dirua ematen baitzuen eta espezie bakarreko baratza bilakatu dira biodibertsitatearen eta baso aberastasunaren kaltetan. Hontaz gain, bortizki mozten dira turnoa iristen zaienean, ezpaitzaigu deus axola. Eta orain dirurik ematen ez dutenez, ez dira mozten prezioa igo egingo delakoaren esperantza faltsuan, egurraren kalitatearen gutzitzea dakarrelarik.

Zerbait dakigunok, basoan espezie ugaritasuna izateak ematen duen gozatua maite dugu eta animaliek ere, maite dute. Basoko egur eta zuhaitzen fruituez gain, perretxikoak lortu bagenitzake, zerren zai gaude EH-an?? Mikorrizazioa erabiliz patologien aurkako babesa lortuko dugu, lur kutsatuak deskontaminatuko ditugu eta onddo produkzioak jasoko ditugu baso ustiapenetan. Gestio eredu honek basogintza jasangarri batetara behartzen gaitu gainera, oreka ekologikoaren alde jokatuz, etekin handiagoak lortuko direlarik.

Basogintza eta Onddoen inguruko i+d-ek etekin handiak eman ditzakete etorkizunean, ezer egiten ezpada, gure pinudiek sortu zuten aberastasunaz oroitzearekin konformatu beharko gara, krisi eta kolapso egoerak larriagotuz. Landaketa mixtoak esperimentatzen, basogintza berrituko dugu, egoera irauli eta ondorengoen etorkizuna aberastu, natura era jasangarrian esplotatuz. Serrategien errekonbertsioa bilatuz eta bioeraikuntza eta energia berriztagarrietan sakonduz etorkizun hobeago baten bila. Bizkain bada biharko basoa web orria eta bertan informazio interesgarri asko dago landaketa mixtoen eta basogintza alternatibon inguruan baina egiteko asko dago oraindik eta martxan jartzeko ordua da.

Ekainean bioterra feria dago eta animatu, oso interesgarri egoten da eta. Ea laster basogintza fungiko kudeaketa ereduek ere lekutxoa hartzen dabien. Basoei kaƱa baina biardanmodun. Lozorrotik esnatzeko garaia da. Mugi gaitezen...


Utzi iruzkina: