MAKROMIZETE ONDDOEN FRUKTIFIKAZIOA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-05-06 20:25

Makromizeteak, lurrazalean bizi dira, hifes osaturiko sareak osatuz. Beraien identifikazioa orain gutxirarte oso konplikatua zen baina gaur egun teknika molekularretan eman diren aurrerapenek, mizelioaren identifikazioa eta kuantifikazioa baimentzen dute. Hala ere, oraindik ere, egiten diren ikerketa mizenologiko gehienak, perretxikoen determinazio eta kontaketaren bidez egiten dira.

Lurreko mizelioaren presentzia denboran zehar konstantea kontsideratzen den arren, perretxikoaren garapen fasea oso egun gutxitan ematen da. Fruktifikazioa egun gutxitan suertatzen da eta espezie batzuetan ez urtero. Espezie batzuk fruktifikazio erregularra dute, urterokoa baina beste batzuk urtabezkoak izaki, ez dira urtero urteten, batzuk 10 urtean behin soilik ikusi ahal izango ditugularik.

Espezie fungikoen presentzia eta fruktifikazioa baldintzatzen duten faktore andana daude eta elkar erlazionatuak daudela esan behar da. Faktore biotiko (landare eta onddo komunitatea barnesartzen ditu) eta faktore abiotikoek (klima,lurra, fisiografia..), perretxikoen presentzia baldintzatzen dute. Hontaz gain, gizakiak eragindako kutsadura, basolanek eta mendi ustiaketa ereduek perretxikoen bizitzan eragin zuzena dute.

Basoa edo mendia osatzen duten zuhaitz eta landare espezieek, berauen adin eta egituraketak, lagun izango dituzten perretxikoak determinatuko ditu.Zuhaitz eta landare hauek perretxikoen habitata eta energia iturria osatuko dute eta hauek aldi berean beti nahiagoko dute lur eta begetazio klase bat.

Simbiontearen genetipoak, espezie fungiko baten presentzia determinatuko du, zuhaitz edo landare espeziee bereko indibiduo bakoitzak, mikorrizazioarekiko erantzun desberdina izan baitezake.

Lurraren konpozizio kimiko eta egiturak, baldintza izan daitezke zenbait onddorentzat, trufa beltza kasu Tuber melanosporum. Onddo hau, kare lurretan soilik biziko da. Lurraren funtsezko biologia eta beste onddo batzuen presentzia ere, funtsezkoa izango da onddoen agerpenean.



Fisiografiak, hezetasunean eta landare eta lurraren tenperaturan duen eraginagatik ere, onddo askorentzat muga suposatuko du, Higrophorus marzuelus edo martxoko perretxikoa kasu. Espezie orofiloa izaki,nahiago ditu maldak, sakonune lau bustiak baino.



Gizakiak eragindako kutsadura, sobreexplotazio eta abeltzantzak ere, besteak beste, basoari loturiko onddo komunitatea zehaztuko du. Zaintzen ez den baso batek, perretxiko espezie dibertsitatea galduko du nahitaez.

Karpoforoen fruktifikazioak, urtero duen bariabilitatea aztertuz, faktore metereologikoak, faktore ekologikoak eta fruktifikazioarekiko onddoek duten dispozizio genetikoa izango ditugu kontuan .

Amanita muscaria onddoaren produkzioa adibidez, hilabeteko prezipitazioei hertsiki loturik ageri da (Last.el al. 1981). Beste makromizete batzuen fruktifikazioa uda udazkeneko euriteak pasa eta 2-3 astetara ematen dela frogatu dute zenbait ikerketek (Mehus 1986). Orokorrean, lehorte garaiek perretxikoen fruktifikazioa urritzen dutela frogatua dago (Wasterlund e Ingelog 1981). Hala ere, urriak dira makromizeteen fruktifikazioan faktore klimatikoek duten eraginari buruzko ikerketak, katalogazio eta deskripzio lanak ugariagoak dira.



Makromizeteen, karpoforoen fruktifikazioa, baldintzatzen duen beste faktore bat, lurrean dugu Nitrogeno (N), Fosforo (P) eta Potasio (K) elikagai eta karbohidratoak direla uste da (Last 1979)

Bestalde batetik, gizakiaren sobreesplotazioa eta lurraren zapalketa eta konpaktazioa perretxikoen fruktifikazioan faktore mugatzaile direla azpimarratu behar. Produkzio eta erregenerazio sexual galerak izango dira ondorio. (Egli et al. 2005)

Faktore biotiko eta abiotikoek perretxiko produkzioetan duten eraginaren ezagutzan, lan handia dago egiteke ikertzaileon partetik. Identifikazio molekularra eta laser teknologiak erabili eta bultzatuz, onddoen munduan aurkikuntza edarrak izango ditugu etorkizunean.


Utzi iruzkina: