MAIATZA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-05-02 13:27

Apiril euritsua izan degu eta erleak janik gabe. Akaziak ez dira iaz bezala loratu eta ez dugu akazia ezti gardenik izango gurean. Sagarrek loraldia polinizatzeko beharrezko dituzten erleak ondorioz, ez dira nahi bezain beste ikusi eta goiztiarrek ez dute sagar askorik emango...

Erleek beraiek ere, ez dute erlauntza indartzeko beta gehiegirik izan, eta erlezainok, glukosa dosia eman badiegu, 4 egunetan jan dute.

Maiatzarekin bat, eguraldi ona eta baratzeko lanak egiteko premia. Makinariak arazorik emango ez badu, ortuan lan egiteko eguraldi sanoa.Hazi eta barazkiak erosi eta landatzeko garaia.

Hazi ekologikoa lortzeko garaian, arazoak eta plantela erosterakoan berdin, garesti xamarra baina hazkuntza handikoa. 1,5 euro landareko iturraranen. Eneek-ekoen partetik, exigentzia asko baina kasu gutxi eta hazien saretik ere, kasu handirik ez. Arto ekologikoa ereiteko asmotan, arrautza ekologikoak saltzeko baina topatu dudan hazi ekologiko bakarra 55 artale 2,20 eurotako poltsatso baten., hortik atera kontuak!!!Eskerrak Bizkaiko Enhetik 2 artaburu pasa dizkidaten. Betiko hornitzailea ere, ez dala horren txarra... bilatzen jarraitu beharko baratzegintza ekologikoaren alternatiba martxan hazi besterik ezpaita egin.

Banoa berriz orture.



Utzi iruzkina: