LUR-ZORUA
Lurzoruaren formakuntza harrien zikloarekin ertsiki erlazionatua dago. Hauek meteorizazio fisiko (berotasuna, hotza, triturazioa, hezetasun edo zikutzeak), kimico (disoluzioa,hidrolisia, karbonatazioa, hidratzaioa, oxidazio eta erreakzioa) edo biologikoa (izaki biziek, onddo, bakteria) pairatzen dute bere baitan, degradazio, desintegrazio eta berrantolaketak gertatuz eta horizonte desberdinak sorraraziz.
Euskal Herriko lur gehienak gazteak dira eta hauek A horizontea guztiz desintegratugabea dute fertilitate ertaineko lurrak direlarik.
Datu gisa, aipatu, harri asko duten lurrak gehiago berotzen direla eta mahatsondoentzat egokia dela berotasun hau. Lurrik hotzena aldiz, lur ondartsua litzateke.
Lurren textura analizatzerako orduan, artzilla 0,002mm baino txikiagokoak, limoak 0,002 eta 0,02 artekoak eta ondartsuak 0,02tik 2 mm-rainokoak direla esan behar da. Hortik gorakoa grabilla litzateke.
Zer textura duen ezagutzeko metodo naturala lurra busti eta kordoi bat egiten ahalegintzean datza. 3mm-ko diametroa hartu baino lehen apurtzen bada lur hondartsua dugu. 3mm-troko diametroa eta 10 zm-troko luzera hartu eta eraztun bat egin badaiteke lur artzillotsua da eta 1mm-troko diametroaz apurtzen bada baina 3mm-trokoan ez textura frankoa genuke. Textura franko hau da guri interesatzen zaiguna.
Lur artzillotsuak ez du ongi drenatzen, hondartsuak aldiz azkar drenatzen du.Hau lurreko poro eta microporoen araberakoa da. Lur analisien emaitzen arabera lurrari zer egin diezaiokegun jakin genezake. PH azidoa badu 0-7 artekoa eta azidotasuna kendu nahi badiogu lurra enkalatu (Cal+ondarri) edo enmendatuko dugu ongarriz.Basikoa edo alkalinoa (PH-a zazpitik gora) bada aldiz pinu azikulen eta uraren lixibiazioaren bitartez lor genezake lurra azidotzea baina zailagoa da. Gurean karearri asko dago eta lurrak teorian basiko edo alkalinoa behar luke baina ez da horrela, eremu gehienean, lur azidoak baititugu euri ugariengatik batez ere.Onddoen hazkuntzarako lur aproposak dira 5,5 eta 6,5 inguruko ph-ak.
Nekazal ikuspegitik, landarearen sostengua eta elikagaien biltegia da lurra eta beraz, oso garrantzitsua da ondo analizatu eta zaintzea.
Bere egituraketari dagokionez 4 osagai dituela azpimarratu behar da:
- Airea %25ean
- Ura %25ean
- Mineralak %45 eta %50 bitartean
- Materia organikoa %0,5 eta %5 bitartean.
Nekazal produkzio honak lortzeko eta ingurua babesteko ezinbesteko tresna denez gero, lurzorua aztertzearen garrantzia azpimarratu behar da. Azterketa hau Fraisoroko laborategian egin dezakegu eta bertan esango digute gure lurraren egoera zernolakoa den. Nitrogeno (N), fosforo(P), potasio (K), magnesio, kaltzio etabarrak gehitu behar dizkiogun edo ez.
Nitrogenoak landarearen hazkuntza bertikala bultzatzen du, fosforo eta potasioak aldiz landareari sendotasun eta zaporea emango diote besteak beste.
Leguminosa edo ostozabalak oso onak dira nitrogenoa atmosferatik lurrean finkatu eta lurra naturalki ongarritzeko. Abena, beza, Asuna, trebola...
Landareak gaixotasunen aurrean sendotzeko aldiz, oso ona da azeri buztana eta asuna uretan nahastu eta landaketaren inguruan lurrean banatzea.
Diotenez, zerri kaka da nekazaritza produktuentzako ongarri naturalik onena! eta noski, zer hobe norberak sortutako konposta baino??
Iruzkinak
Utzi iruzkina: