Landare Ugalketa

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-04-08 19:35

Landare ugalketa egiteko era desberdinak ditugu. Espezie bakoitzak bere erreprodukzio erak ditu eta urrengo idatzietan berauek esplikatzen saiatuko gara. Sarrera gisako azalpena da honakoa.

2 bereizketa nagusi egin behar dira landare ugalketari buruz hitzegiterakoan. Multiplikazio sexuala eta begetatiboa.

Multiplikazio sexuala, hazi bidez egiten dena da normalean. Estambreetako anteretan biltegiratzen den polena (arra), estigman sartu eta obulutegiraino jeisten da berau germinatuz. Polenizazioa bezala ezagutzen den prozesua. Hemendik lorea, fruitua eta azkenik hazia suertatuko direlarik. Lore gabeko landaretan (criptogamak), inistorra kasu, erreprodukzio sexuala, esporangioetan gordetzen diren esporen bitartez suertatzen da. Hauek, lurrera jausterakoan, gameto eme eta arren baturaz landare berria jaiotzen delarik.



Polenizazioa naturala (haizea, intsektuak..) edo artifiziala (pertsonak) izan daiteke.

Landare batzuk sexu bakarrekoak edo dioikoak dira (Gorostia,  Hagina, Kiwia...) eta ondorioz sexu desberdineko landareak behar dira polenizazioa gauzatzeko. Landare alogamoak dira beste landare batzuk fekundatzen baitituzte. Landare autogamoek aldiz beraien burua fekundatu dezakete eta hauek dira ezaugarri genetikoak ongien gorde ditzaketenak, ez baitute polen ezezagunen beharrik.

Multiplikazio begetatiboa aldiz, landare amaren zatiak erabiliz, landare berri oso bat lortzeko teknikak dira.

Txertoak:






Landare edo zuhaitz bati beste barietate bat txertatu ahal geniezaioke. Puen bitartez edo begi bidezkoa izan daiteke eta era desberdinak daude. Beti ere kambiunak kontaktuan egon behar dute, txertoa piztu eta haz dadin.

Esqueje bidez, landare amaren zati bat hartu eta lurretan sustraitzea lortzen dugu.



Akodo aereoa edo lurrazpikoa- Zuhaitz baten adarrari azal piskat kendu, kambiuna agerian laga eta lurrez ingurutuko dugu, poltsa baten bildu eta sustraitu dadin.



Landarea banatuz multiplikazio lor genezake.



In vitro meristemo ugalketa



Tuberkulo bitartez



Lurrazpiko bikoizketa asko; estoloiak (fresa), hijueloak, rizoma, bulboak, tuberkuloak, sustrai esquejea,lurrazpiko akodoa..





Estakillen bitartez (zuhaitzen zatiak) landare berriak lortuko ditugu (sahatsa, erromeroa, hagina, mahatsa...) baina beti ere negu aldean landareak reposoan daudenean egokiagoa izango da txertakak erabiltzea.

Multiplikazio prozesuek aurrera egin dezaten, faktore asko hartu behar dira kontuan; garaia, denbora,habitata, tamaina, espezia...
Baina natura maitatzen duenak gustora hartuko du astia kontu hauek ezagutu,  biodibertsitatea apreziatu, bere balioez jabetu etekin handiagoak eskuratuz, naturarekin harremanetan urtzeko.










Utzi iruzkina: