LANDARE IZURRITEAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-04-22 09:39

Bizitegi guztitan aurkituko ditugu eta noski naturan ere, zuhaitz zein landare ornamentaletan ohikoak dira. Beraiek agertu baino lehen kontutan izan eta prebentzio tratamenduak burutzea ezinbestekoa zaigu berauek ekidin nahi baditugu bederen.

Pulgoia, kotxinilla, Armiarma gorria, tripsak eta euli txuria askotan azaltzen zaizkigun arazoak dira gure mintegi, jardin zein baratzetan. Izurrite gehiago ere badira noski baina hauen inguruan jardungo dugu oraingoan.

Lehen esan bezala prebentzioa da garrantzizkoena. Hontarako azeri buztana eta osina erabiliko ditugu, uretan egosi eta babestu nahi ditugun landareen inguruan isuriz, landareak indartu eta erresistenteago bihurtuko ditugu honela.

Pulgoia gure landareen kimu xamurretan aurkitzen da sarri eta hostoak sikatu eta "jango" dizkigu. Piku txupatzailea sartuko diote landareari eta beraren izerdia xurgatuko dute hazkuntza egokia moteldu eta produkzioa urrituz. Hauen aurka, ura eta xaboia erabil genitzake, materia aktiboak edo eta borroka biologikoa. Akaro partenogenetikoa denez oso erraz ugaltzen da, kalte handiak eraginez.


Armiarma gorriak ere, izerdia xurgatuko die landareei eta berauen heriotza ekar dezake. Arrisku handiko izurritea da beraz. Beraren erasoa, udan antzemango dugu, eguraldi sikua eta beroa gustuko baitute. Ostoen azpikaldean biziko dira eta armiarma sareak ikusi ahalko dira gertutik begiratuta. Tamaina txikiko akaro honek,hasieran klorosia eragingo du ostoetan eta ondoren defoliazioa.
Beraren aurka erregadioa erabiliko dugu, hezetasuna ezpaitute gustoko. Belar txarrak kenduko ditugu eta ez diegu landareei nitrogeno gehigi botako.



Kotxinillek ere landareen sukua edaten dute, landareak hiltzera irits daitezkeelarik.Kontrol biologikoa edo kimikoarekin geldi genezake beraien erasoa.



Trips-ak ar eta heldu garaian xurgatuko diote zukua landareari. Hostoek azpikaldetik jasango dute erasoa eta beraietan ageriko zaizkigun mantxa txuri zilarkarek bere presentzia erakutsiko digute. 1-2 mm-tako tamaina dutenez, nahiko erraz ikusi ahal izango ditugu trips-ak. Beraren aurka acefato, clorpirifos eta malation bezalako sustantzia aktiboak erabil genitzazke. Hezetasunak ere, neurrian mantenduko ditu.Trampa kromotropiko urdinak ere erabil daitezke edo eta borroka biologikoa.


Landaretan euli txuriaren larba eta helduek eragiten dituzte kalteak. Landareari izerdia xurgatzen diote. Landarearen hazkuntza gutxitzen dute, hostoak dekoloratu..Beraien aurka trampa kromotropikoak, borroka biologikoa edo materia aktiboak erabil genitzake.



Euli txuriek, kotxinillek eta pulgoiek Melaza (kaka) isurtzen dute landarearen hostotan eta honek Negrilla edo fumagina izeneko onddo beltzarana sortzen du landaretan. Honek fotosintesi gaitasuna gutxitzen du. Intsektuen aurka jardun beharko dugu, melazarik eta ondorioz negrillarik sor ez dadin.



Espezie eta barietate asko dauden arren hauek dira aurki ditzagun izurrite nagusiak. Gaixotasunen azalpena hurrengo batetarako.


Utzi iruzkina: