LANDARE AUKERAKETA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-05-18 20:49

Espeziearen aukeraketa egokia egitea bezain garrantzitsua da, proba alderatuen bitartez hautatutako material genetikoaren aukeraketa. Administraritzaren aldetik, partikularrak jatorri kreditatuko bermea duten landareez hornitzeko ahalegina egin behar du. Jabeak haztegi pribatuetara hurbiltzean, landarea genetikoki edo fenotipikoki (hazi baratza edo aparteko unada) aukeratutako hazitik datorrela zihurtatu diezaiotela zihurtatu diezaiotela eskatu behar du.



Landarearen kalitatean aurreztu nahia akats bat da, inbertsioaren etorkizuna arriskuan jarri eta azkenean garestitzen dutena (marren ordezkatzea, urte gehiagoetan garbitu beharra...) baitira.

Zuztarra agerian duen landare baten kalitatea definitzen duten ezaugarri morfologikoak eta erosterakoan aztertu beharrekoak ondorengoak dira:
-Buruan zustar fin asko dituena
-Mikorrizak dituztenak
-Zurtonaren oinarriaren lodiera
-Ongi eraturiko zurtoina
-Errepikatua
-Landare gazteak 1-2 urtekoak

Garraioari dagokionez, landarea atera eta aldatu bitarteko epea ahalik eta denbora gutxienera murriztu behar da. Eta landarea behin mendira eraman ondoren, leku freskoan gorde behar da sustrai-ehuna lurrez era egokian babestuz.

Landarea ontzi eta guzti eskuratzen denean ontzi moeta kontuan izan behar da, zuztarrak ongi kokatuak, bihurdurarik gabe eta hil gabe izan behar ditu. Azken ikerketetatik ateratako ondorioen arabera, alboetako errepikapena zihurtatzeko pareta irekiak dituzten ontzien erabilera gomendatzen zen. Naiz eta garestiagoa izan, abantaila batzuk aurkezten ditu, marrak gutxiagotzen dira, eskuratu eta aldatu arteko denborahandiagoa baimentzen du eta lehen 2 urtetan hobeto hazten denez, garbiketa 1 edo 2 aurreztea dakazki. Desabantaila gisa, deformazioak sor daitezke, haizeak eragindako erorketa aukerak areagotuz.



Utzi iruzkina: