IBAIERTZA
Ibaiertzetako landare komunitatea osatzen duten espezieek, berebiziko garrantzia dute erreken ekosistemaren funtzionamenduan. Ekotono berezia osatzen dute lurretik ibaietarako trantsizioan eta egoera normaletan espezie dibertsitate eta produktibitate handiko lurrak izaten dira, nekazaritzarako egokienak. Galeria basoaren funtzioak onakoak dira:
- Sedimentu metaketak; lur aberats eta emankorrak.
- Erreken mikroklima erregulatzen dute, urari tenperatura jeitsi eta arrainei oxigenazioa hobetuz.
- Ibaiertzen estabilizazioa gauzatzen dute, lurrari eusten dioten sustraien bitartez.
- Animalia eta landare desberdin askoren habitata dira.
- Espezie hauentzat elikagai iturri dira.
- Filtro berde moduan funtzionatzen dute, kutsaduraren aurka.
- Lurrazpiko uren errekarga.
- Balio paisajistiko, sozial eta kultural handia dute.
Euskal herriko ibaiertzetan; sahatsa, altza, urritza, zumarra, lizarra, makala, zuhandorra,elorri beltza, akazia eta platanondoak dira ohikoenak. Baso mixtoan, zertxobait goratago; haritza, pagoa, urkia, astigarra, gaztaina, erramua, elorri zuria, hesilaharra eta ezkia besteak beste.
Obra publikoen azken zutabea izaten da bioingenieritza. Ibaiertzak eta errekak ahalik eta egokien mantentzeko teknikak erabiltzen dira hortarako.
Aintzinako kanalizazio negargarriak ahaztu eta ibaiertzetan 5 metrotako tartetxoa mantentzeko beharraz jabetu gara. Hontaz gain, kutsadurak murrizteko legedia eta ISO ziurtagiriak ezarri direnetik gure ibaiak bizia berreskuratzen ari dira. Espezie inbaditzaileen aurkako planek ere berezko errekaren zikloa berreskuratzen lagunduko dute.
Kudeaketa hobe bati begira, arrantza elektrikoa egiteko teknika erabiltzen hasi gara. 3 aplikazio desberdin dituen teknika honek ibaien kudeaketarako ate berriak irekitzen dizkigu:
- Extrakziorako:Arrapaketa selektiboa egiteko balio digu. Arrai erreproduktoreak aukeratzeko, arrainen ezkatak aztertzeko, arrainak jasotzeko etbr
- Exklusiorako: Erreskaterako, habitat bat arriskuan dugunean eta deskasterako, arrai espezie inbaditzaileen kasuan.
- Estimazioetarako: arrainen parametroak neurtzeko, zentsoak, espezie ugaritasuna...
Austropotamobius pallipes bertako karramarroa, baztertua izan da EEUUtik sartutako Pacifastacus leniusculus seƱal karramarroa eta Procambarus clarkii karramarro gorriak ekarritako Afanomicosis gaitza dela eta. Horregatik, bertako karramarroaren birpopulaketek garrantzia hartu beharko dute, gure ibaiak duela 100 urte bezain garbi eta bizi mantentzea nahi badegu. Gure eskutan dago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: