HORNAMENTALA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-04-12 20:06

Gure herrietako lorazaintzan aldatu behar genituzken jardunbide asko ditugu. Euskal Herri mailan, Noiango lorazaintzaren ereduan jarri beharko genuke arreta. Kudeaketan aldaketa batzuk txertatuz, lorezaintza gastutan 200.000 euro baino gehiago aurreztea lortu dute, paisajistikoki aurrerapausoak emanez eta herritarren mesedetan, beraien aburuz.



Baratzegintza eta lorezaintza ekologikoa ustartzen dituzte Noaingo Sentzumenen lorategian eta Noain herrian bert-an ere politika eraginkorrak gauzatu dira. Gaspar Caballeroren ereduari jarraiki, herritarrek bertako produktuak jateko aukera erreza dute. Ez dute produktu quimikoekin ongarritzen, "belar txar" gutxi ateratzen zaizkie, ur gutxi kontsumitzen dute (exudazioa) eta landareen antolamendu egokia gauzatzen da, aurrezpen hortarako.

Lastozko harrera gunea, bioeraikuntzen funtzionaltasunaz mintzo da. Herrietako errotondak, lorezaintza bertikalaren erakusgarri dira eta berrikuntza bultzatzen da  zuhaitz eta landareen ustiapen eredutan.  Nork daki, hemendik gutxira, Noain, zuhaitzargindarrez biziko den?

Oraindik, ulertzen ez dudana, erabiltzen ditugun pentsaera higiezinak dira. Koniferekiko dagoen erabilpena, estetikoki iluna da, beste funtziorik ez duelarik. Kutsadura, hostozabalek baino gutxiago, baina urte osoan zehar xurgatzen duten arren CO2 a.

Urteko landareak ere, funtzio estetiko soila izan ez dezaten sailatu behar gara. Fruitu txikiak, sagarrak, keixak, txermenak, otsalizarrak,  ortu sozialak, bertako barietateak eta sentsibilizazio eta hobekuntza alternatibak ahalbidetuz, negozio txiki herrikoiak eta elkarlana, bidera genitzazke, herriaren garapen berdea egikarituz.

Zuhaitz eta landareen garrantziaz jabetu eta egunerokotasunean, beraien txertatzea bilatu behar dugu gizartean. Bidegorri sarea eraikitzerakoan adibidez, bide bazterretan, politika berdeak ezarri beharko ditugu, kulturizazioa eta naturaren ezagutza garatuz. Bioaniztasunaren mesedetan, flora meliferoari eta bertako espezieei emango diegu garrantzia. Phytoptora bezalako  gaixotasunen aurkako I+G bultzatu behar da, basosakidetza, eraldaketa...Hortarako bideak behar dira, flexibilitatea eta aukerak eskeiniz, proiektuak aurkezten dituzten pertsonei. Landa garapena bultzatzen dugu esatearekin, ez goaz inora. Hontarako, alor guztietan, neurriak ezarri behar dira. Industrialdea bat eraikitzerakoan, tetxu berdeak , fotoboltaiko, eoliko edo erabilgarriak irudikatu....

Gure lurralde berdea, bertatik hobetu genezake;probetxuzko,  garbi eta erakargarriago bilakatuz.





Utzi iruzkina: