GIPUZKOA BERRITZEN
Bertako Gaztaina barietate erresistenteak eskuratze alderako lanak, basorako mikologia plangintzak eta mikorrizazio teknologiarekin baso osasuna hobetzeko estrategiak garatuko ditugu guipuzkoa berritzen programaren barnean etorkizun urbil batean Euskadiko lurralde publiko zein pribatutan.
Pinadi lurrak eraldatzeagatiko laguntzak %100ra iristen dira eta naitaezkoak dira Fusariumna topatzen den kasuetan besteak beste. Joera bizkaian eukaliptoa landatzearena izan da, ez oso egokia adituen ustetan. 2012an Bizkaian, Iurretan, Markinan, Mendatan, Aulestin, Castron, Gizaburuagan eta Amoroton aurkitu da eta Gipuzkoan Donostia, Irun, Orio, Urnieta eta Asteasun besteak beste. Kudeaketa eta alternatiben garapenean lagunduko duen zerbitzu bulegoa irekiko da GFAtik.
180/2006 dekretuan zehazten dira txankroaren kuarentena neurriak baina txankroak aurkitzen badira, zuhaitzak moztu, astillatu, trituratu eta erre egin beharko dira. Identifikatzeko zuhaitzaren guia hiltzen joaten da eta enborretik erretxina exudazioak ematen dira. Enborrari azal zati bat kendu eta onddoa analizatzera eroan behar da laborategira.
3 motatako onddoak aurki genitzake lurrean eta airean:
- Defoliatzaileak
- Txankroak
- Sustraietakoa
Pinadiek sortzen duten balio txikiak errentagarriago bilakatzen ditu, Haritz, Intxaur, Gaztain, Sagar,Otsalizar, Akazi, Makal, Gerezi zein Pago. Hala ere, pinua sartzea erabaki ezkero, %25 izango da gehienez konifera kopurua eta landarak mikorrizatuak izan beharko dute guztian subventzionatuak izateko. Pinuan Lactarius deliciosusek dirudi fidagarri eta errentagarriena. Onddo barietate eta mutazioen I+Da , Basogintza mikorrizazio programak, produktuak, aholkularitza eta zerbitzuak.
Milesker EHU, Itsasmendiko zentruei, Innobasque, Neiker, Aranzadi, ECM, formakuntzako ikaskide eta irakasle lagunei, Giez berri eztiola eta gipuzkoako erlezain elkarteari eta GFA-ko basogintza departamentuari proiektua irudikatzen eta martxan jartzen ematen ari zareten laguntzarengatik. Zuek gabe berrikuntza alternatibak, basoen mikorrizazioa, erle beltzaren kontserbazioa eta errentagarritasunari,, baso osasunari eta landa garapenari begirako eraldaketa ezinezko dira.
Basogintza goi zikloa bukatutzat emateko, blog hontako azken iruzkina da hau, laster zerbitzu publikoko enpresa modura eta web orri batean azalduko gatzaizue, lanpostu sorrera espero da, beraz egon adi. BASAPIZTU.COM Basogintza, mikorrizazioa, lorazaintza, erleak...
Amalurra maite nauzu eta nik maitatzen zaitut .
Iruzkinak
Utzi iruzkina: