GAZTAINONDOEN IZURRITE ETA GAIXOTASUNAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-05-14 23:20

Europa mailan onddo produkzio handiena duten zuhaitzak izateaz aparte, gaztainondoen egurra oso preziatua da eraikuntzan, altzarigintzan, otargintzan...Hala ere, izurrite zein gaixotasunengatik bere fruitu produkzioak eta egur kalitateak behera egiten du sarri.

Izurrite nagusien artean, tximeletak,kurkulionidoak eta berauen larbak dauzkagu; Pammene fasciana, Cydia splendana, Balaninus elephas, Cydia fagiglandana, Zeuzera pyrina eta Lymantria dispar... Gehienek hosto eta fruituei erasotzen diete, kalte ekonomiko garrantzitsuak sortu ditzaketelarik baina badira barrenadoreak ere, zuhaitzaren azal azpian kalteak eragiten dituztenak.

Hauen kontrolerako ez dago baimendutako tratamendu kimikorik baina badira atzerrian erabiltzen diren zenbait materia aktibo., feromonak edo eskuz kentzeko eta sare bidezko zenbait teknika.

Mikroorganismoek denboran zehar eragiten dituzten kalteak ordea, gaixotasun bezala ezagutzen dira. Onddoak, birusak eta bakteriak nagusiki. Gaztainondoei gehien erasotzen dien gaixotasunak onddoak dira eta sustrai, egur edo ta hostoetan eragin dezakete kaltea.

Gaztainondoan ezagunenak Micosphaerella maculiformis, Endothia parasitica edo Cryphonectria parasitica, Phytophthora cinnamomi eta Armillaria mellea dira.
Endothia da gurean gehien ikusten den gaixotasuna eta berau kontrolatzeko zepa hipobirulentoak erabiltzen dira. Endothiaren eraso  barietatearen arabera, eraginkorra izango da gaixotasun honen kontrol biologikorako. Birusa onddo talde konkretu baten propagatzea litzateke helburua. Borroka kimikoarekin ere, esperimentatzen ari dira, onddoaren aurka, in vitro emaitzak bikainak lortzen dituen sustantziak aurkitu direlarik.

Guk zuhaitzei, zauriak egitea eragotzi behar degu, hortik gaitzak sartzen baitira eta infektaturiko materialea kendu eta erretzea da egokiena.

Merkatuan egurrerako eta fruiturako hainbat barietate aurki genitzake, gaixotasunei erresistenteak diren patroiak... Hala ere, barietateak txertatzerakoan gaitzak kutsatzeko arriskua dugu. Mikorrizaturiko zuhaitzak landatuta, etorkizunean zuhaitz sano, kalitatezko fruitu, genotipo zuzen eta perretxiko produkzioak jaso ahal izango ditugu.

Bertako gaztainondoei sendabidea aurkitzea prioritatea da , onddoen birulentzia desberdinak aztertu eta zuhaitz erresistenteak ateratzeko helburuarekin.







Utzi iruzkina: