FRUTAGINTZA, BEGI ETA ADARRAK
Frutagintzan zuhaitzak ezagutzeko zenbait bereizketa egin ditzakegu. Hezurrezko edo pepitazko fruituak emoten dituen ezagutzeak zuhaitzen begiei buruzko informazioa emango digu. Orokorrean, lore begi eta begi begetatiboak (egurra eta hostoak) hezurrezko fruituak ematen dituzten zuhaitzetan aurkituko ditugu (meleokotoia, briñoia...) eta begi begetatibo eta mixtoak (egurra eta fruiturako lorea) pepitazko fruitarboletan (sagarra, udarea...)
Adarren inguruan; adar begetatiboak eta adar fruktiferoak bereizi behar dira.
Begetatiboen artean :
- Normalak; 1m ingurukoak begi begetatiboak
- Txupoiak: 1m baino handiagoak begi begetatiboak.
- Dardoak: begi begetatiboa duten adar nimiñoak (sagarra).
- Adar mixtoak; hezurdun fruitarbolek urteko adarretan
- Maiatzeko ramilleteak gerezitan. 30 zm izan ditzake. albotan begirik ez batzutan baina adar puntan begi mordoxka. 1 begetatiboa eta besteak loredunak.
- Brindillak; mixten antzekoak baino motzagoak. Lore begi eta begi mixtoak hezurreko frutarboletan. Adb; okana.
- Lamburdak: urte bat baino gehiagoko adartxoak sagarretan. Dardo izatetik lamburda izatera pasako jakuz.
Formakuntzarako iñausketa neguan burutuko dugu. Lorea eta ondoren fruitua emango diguten begiak mantentzea garrantzizkoa da. Maiatzeko ramilleteak adibidez ez ditugu moztuko!! Udan kimaketa berdea burutu genezake,gehiegizko urteko txupoiak kenduz.
Adarrak fruitura bideratzeko, Kraking eta Torsing teknikak erabiliko ditugu udazkenean, egurra oraindik guztiz lignifikatu gabe dagoenean. Adarrak piskat krujitzea, okertzea edo lotzea litzateke gakoa. Honela izerdia motelago pasako da, adarretako begietan akumulatu eta fruktifikazioa azkartuz. Adarrak fruitara orientatuko ditugu honela eta fruituak eskuragarri izatea lortuko dugu.
Zuhaitza formatzeko aukera desberdinak ditugu: palmetan, baso forman, piramide erara edo spindelbusch erara oso gora joan ez dadin. Bakoitzak ikusi deza.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: