ESTARRIARENTZAKO JARABEA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-01-07 00:29

Estula izan baino lehen ere, balio duen jarabe hau egiteko, zelai batetara aterako gara, behar ditugun osagaiak biltzeko.
3 landara beharko ditugu: Asun osto xamurrak (Ortica), txikori belarra (Taraxacum oficinalle) eta tirita belarra edo llantena (Plantago lanceolata ta major) bilduko ditugu. Bakoitzetik 200-300 bat gramo.

Kazuela batean ura berotzen jartzen degun bitartean landareak ahalik eta txikien zatituko ditugu. Ondoren guztiak nahastuta uretara botako ditugu. 6-7 bat litrotan nahastu eta irakite puntura eramango dugu poliki asko gure jarabea.30-40 minutu.

Puntuan dagoenean, kilogramo bat ezti gehituko diogu. Guztia nahastu eta kitto. Iragazki batetatik pasatuz, jarabea enbotellatuko dugu. 2 astetako iraupena emango diogu eta egunean pare bat baso hartuz, ez dugu katarrorik izango edo duguna sendatuko dogu.

Animatu!


Utzi iruzkina: