ERREGIN HAZKUNTZA
Gilles Fert apikultore ospetsuaren etxean izan ginen atzo, berarekin hitzegin eta erle erreginak erosi genizkion. Argagnonen, berak dituen, Errumaniako eta Errusiako akazia sailetan barrena ibili ginen, 11ha. Hemengoak baino loraldi handiagoa dute, beraien enborra zuzenagoa da eta 7 metrorarte ez dute adarrik emoten. Zuhaitz errentagarria da, 15 urteko zuhaitzek 20-25 zentrimetrotako diametroa eta 20 metro inguruko garaiera izaten dutelarik. Egurra eraikuntzarako erabiltzen da eta ha-ko, kalitateko 600 zuhaitz izango ditugu, hasiberritan 1500 sartuko ditugularik.
Berak idatzitako Cría de reinas liburua irakurtzen, kalitatezko erreginak hasteko teknika desberdinak ikasiko ditugu: Erlauntzan aukeraketa, clipping-a, Picking-a, arrazaren aukeraketa eta hobetzea....
Erregina da, erlauntzako erlerik handi eta astunena, 250 mg pisatzen dituelarik. Erlamandoek 230 eta langileek 100. Erreginek, atzeko hanketan ez dute polen sakurik, bere eztenak ez du hebijoirik eta ondorioz, ez du ziztatzen. Ez dute glandula zeriferorik ez eta jaleikorik.
Erlauntzako erle guztiak erreginak jarritako arrautzetatik datoz, denak hasieran berdinak dira baina arra jaio eta erle bihurtu arteko denboran, erlauntzako biztanleek suministratzen dioten elikagaiaren arabera, erle, erlamando edo erregina hasiko da. Erregina izango denak, jalea bakarrik jango du bere zeldatik atera baino lehen.
Erle arruntek (eme langileek), 40 egun inguru iraungo dituzte munduan eta erreginak aldiz 4 urte. Erregin on batek 2000 arrautza baino gehiago jarriko ditu egunean eta erlamandoekin hegan burutuko du fekundazioa. Ernaldu gabeko arrautzetatik erlamandoak jaioko dira eta ernaldutakoetatik erregina edo langileak.
Berarekin harremanetan jarri eta informazio gehiago eskuratzeko www.apiculture.com/fert/
Kontserbazio proiektu aunitz garatu ditu 5 kontinentetan eta guk ere EH-an Erle beltzaren aldeko ekintzak burutu behar ditugu. Hilkortasun tasa %10etik %30era igo da. Gizakiaren errua izango da 50 milloi urtetan lurrean bizizanden himenoptero honen desagerketa, suertatzen bada. Europako monokultibo industrialetan erabiltzen diren pestizidek, barroak, asiako listorrak, erlauntzen ustutze sindromeak eta beste hainbat gaitzek jota dugu erlea.Elikadura kateko ezinbesteko pieza, bera gabe mundua oso trixtea
LAGUN DIEZAIGUN LAGUN DIEZAIOGUN
Iruzkinak
Utzi iruzkina: