ERLEJANA
Erleak eztia, propoleoa, argizaria, jelate erreala, basoko eztia eta polena ekoizten ditu bere gorputzean dituen 5 guruinen bitartez.
- Burualdean jelate erreala ekoizten du eta nektarra ezti bihurtzeko enzimak isurtzen ditu, guruin hipofaringeoak deritze.
- Matraileko guruinetatik, azidifikaturiko isurtzeak burutzen dituzte, argizaria eta propoleoak lantzeko.
- Guruin odoriferoetatik, abdomenetik, feromonak askatzen dituzte jakien norabidea eta norantza zehazten dituztelarik honela.
- Argizari guruinak, abdomenean kokatzen dira eta argizaria ekoizteko erabiltzen dute.
- Apitoxina guruina. Alkalino eta azidoa. 18.egunean pozoina ekoizteari uzten diote.
Gizakiari eskeintzen dizkion produktuak ekoizteko, erleek nektarra, polena, melaza eta propoleo basea, naturatik lortzen dute. Zuhaitz eta landare batzuk erleentzat elikagai dira eta beste batzuk ez. Nektarra loretatik lortzen dute eta polena lore maskulinotatik.
Makalek eta urkiek propoleoa egiteko materia asko dute. Orokorki zuhaitzen begietatik jasotzen dute propolia. Propoleoa, erlauntzak onddo, virus eta bakterietatik babesteko pegamentua da erleentzat. Guretzako antibiotiko egokia da laringitis, bronkitis, otitis eta katarroaren aurka besteak beste. Tintura erara saltzen da naiz ta gordinik murtxikatu daitekeen. Mediku baten aholkularitzaz hartzea gomendatzen da.
Eztiak ezagutzen diren aminoazido guztiak dauzka. Ondorioz dagoen elikagai osasuntsuenetarikoa dela esan dezakegu, eztia jatetik bakarrik bizi baigaitezke. Erleogia edo polena ere oso elikagai ona da baina berau jasotzeko gizakiak erlauntzei tranpa bat jarri beharko die, erlauntzarentzat kaltegarri suertatuz. Jelate erreala, erreginsabietatik bilduko dugu.
Orokorrean hauek dira zuhaitz eta landare mellifero garrantzitsuenak EH-an:
Gaztaina
Akazia
Fruitarbolak
Sahatsa
Erromeroa
Ezkaia
Txilarra
Labanda
Zanahoria
Sasia
Kalabaza, frambruesa, mitxoleta, irusta, colza, pulmonaria, urritza, astigarra, gorostia, haritza, pagoa, borraja, katalpa, oreganoa, kotoneaster, citisus, photinia, aligustrea, eukaliptua, untza, gurbitza, melisa, menta, salvia, hagina, ezkia, ostazuria, maria, girasola, ahabia eta beste hainbat zuhaitz eta landareei etekina ateratzen die, berauen fruitu kopurua handituz eta polinizazioaren bidez etorkizuna zihurtatuz aldi berean.
Gure konifero monokultiboek ez diote arriskuan dagoen eta galtzorian dauden espezieen artean kokatu beharreko erle beltzari, deus laguntzen. Ez eta erabiltzen ditugun kimikoek ere. Asiako listorra, barroa, lokea, aldaketa klimatikoa, erlauntzen ustutze sindromea, argizariaren arazoak, habitat suntsiketak...erlauntzen heriotza %30tik gorako balioetara eraman dute azken hamarkadan. Zerbait gaizki egin dugunaren seinale.
Administrazioak neurriak hartu beharko ditu guzti honen aurrean, erlezaintzan abiatzeko ere, garai honak ezpaitira...
Azpiegitura erraldoi eta barne saileko gastua murriztu, ingurumen, kultura eta ekintza sozialen alde. Ireki ditzagun begiak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: