ERLEA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-02-20 17:26

Garai txarrak gure erle beltzarentzat Apis mellifera mellifera. Azken 6 urteotan erlauntzen heriotza ikaragarri igo da, urteko %15-%20 galtzen direlarik. EEBB-tan erlauntzen 1/3 hil da. Asiako listorrak gipuzkoan 2000 bat erlauntza akabatu ditu.

Zergatiak, ez dira argiak baina ez dira naturalak. Jakitunen esanetan, badira gizakiak pestiziden erabilpen gehiegikeria eta okerrengatik (nikotinoideak) hildako erlauntzak. Laburbiltzen hauek dira erlauntzek pairatzen dituzten "gaixotasunak": Pestizidak, aldaketa klimatikoa, Nosema ceradae onddoa, barroa jacobsoni akaroa, erlauntzen ustutze sindromea, argizari arazoak, loke europearra, loke amerikarra eta guzti hau gutxi balitz orain, Asiako listorra, Vespa velutina.

Himenoptero (erlea) txiki honek duen garrantzia, guk uste duguna baino handiagoa da. Europar parlamentuaren kalkuluen arabera, espezie begetalen %84 eta europako komunitatearen elikagai produkzioaren %74 erlearen polenizazioaren esku baitago.

FAO-ren esanetan, erlearen polenizazioak nekazaritza landaketetan  duen balioa , erlearen produktuak baino %20-%30 handiagoa da. Erlearengan inbertitzen den euro bakoitzarengatik, 60 euro jasoko ditu gizarteak ordainetan. Hontaz gain, biodibertsitatea izugarri babesten dute.

Erlea babesteko neurriak hartu beharra dugula argi dago; Listorraren aurkako plana, euroPAKo dirulaguntzak, sentsibilizazioa, hezkuntza....

Gipuzkoan, landa garapen, berrikuntza eta turismo sailean dirulaguntzak eskatzeko epea martxoak 30ean bukatzen da. 6/2011 dekretuaren baitan buruturiko deialdian.



Utzi iruzkina: