ENDOTERAPIA
Endoterapia, zuhaitzei, izurrite eta gaixotasunen aurka, aplikatzen zaien tratamendu berritzailea da. EEUU eta Italian oso edatua dago edo edozein zuhaitzei aplika geniezaioke. Zuzenean sustraiei edo zuhaitzen lepoari sartuko diogu produktua eta honek, izerdiaren bitartez (xilema batez ere) produktua zuhaitz guztian zehar garraiatuko du, ingurumenari kalterik eragin gabe eta edozein ordutan, intsektu fitofagoen aurka eragiñez, intsektu fitoseidoak ikutu gabe. Ekintza, pistola baten bitartez burutzen da.
Tratamenduaren efizientzia zihurtatua daga kasu guztietan, aplikatutako fitosanitario edo ongarriaren eragina urtebetez luzatzen baita, zuhaitzak eskeini ditzakeen erresistentzia guztiak gaindituz.
Makinak zuhaitza errespetatzen du %50eko presio maximoa eginez beregan, honela, zuhaitzari, arazo mekanikorik eragin gabe. Hau da, makina zuhaitzaren porositatearen arabera erregulatu daiteke, berau errespetatuz.
Teknika honen beste onuretako bat, urik kontsumitu gabe edo oso gutxi kontsumituz egin dezakegula da, %100ean izurrite gaixotasun edo ongarri faltari erantzunez.
Lehenik zuhaitzaren perimetroaren inguruan 30-40 zentimetroro zulatuko dugu.Ondoren zuloetan Plug-ak sartuko ditugu aplikazioa gauzatzeko orratzaren sarrera erraztuz eta produktuaren atzeraezintasuna bermatuz.
Plastikozko martillo bat eta ajustatzaile bat erabiliz plug-aren kokapen egokia gauzatuko da.
Bukatzeko, pistolarekin orratza plug-ean sartuz aplikazioa burutuko dugu.
Ekintzaren fidagarritasuna demostratzeko ahaleginetan, koloredun tinteak sartu zitzaizkion zuhaitz bati. 2 aste pasa ostean zuhaitza moztu eta tintea eta produktu fitosanitarioa zuhaitz guztian zehar barreitu zela ikusi zen.
Zuhaitzari eragindako zaurien konpartimentalizazioa aztertuz, erantzun bikaina dela esan behar da. 2 urtetan 2 zulo egin ziren eta zuhaitzak bikain ixten ditu zauriak.
Gure herri, hiri eta mendiko zuhaitzen osasunari begirako ahaleginean aurrerapausoa da endoterapia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: