EKAINA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-06-04 21:48

Azkenean, akaziaren loraldia, oparoa izan dugu. Orain masusta eta gaztaina izango dira erleen bazka uztaila bitartean. Ondoren etzaigu txilarra eta untza baino geratuko.

Pirineotan oraindik udaberriko perretxikuak bildu ditzakegun bitartean, gure harizti eta pagadietan, gibelurdinak, onddoak, zizahoriak eta gorringoak biltzeko garaia hazten da. Ehundaka perretxikozale urteten da mendira haize freskoa hartu eta perretxikoak biltzera. Gero eta gehiago!

Gure etorkizuneko lana, bertako perretxiko hauek ugaltzea izango da, perretxiko batetik, mizelioa lortu dezakegulako. Ondoren hauxe ongi landatzea izango da gure lana, perretxiko produkzioa handitzeko esperantzan. Ibaien repoblaziotan egiten den antzera, ondoren gizarteak, etekina atera dakion.

Badakigu, euria egin eta 2-3 astetara perretxikoak hazten direla. Badakigu shock termikoek garrantzia dutela, eguzkiak bezalaxe eta gure artean ilargiari begira ibiltzen gara batzuk, perretxikoak kontrolatu nahiean. Baina ez dugu lanik burutzen, ez lurzoruan eta ez basoetan, perretxiko ekoizpena handitzeko eta  berauen ugalketara begira eta ez dugu guztiz fruktifikazioa kontrolatzen. Badakigu, perretxikoen etsairik handiena haizea  eta basoa abandonatzea direla.

Guzti honegatik, garrantzitsu deritzogu basoen gestio eredu aldaketarako zuhaitzen mikorrizazio  alternatibak plazaratu eta garatzeari. Etorkizuneko baso guztietan perretxikoak haz eta fanerofitoek kalitatezko egur eta fruituak emateaz gain izurrite eta gaixotasunen aurkako sentikortasun txikiagoa izan dezaten. Landaketa mixtoek, gaitzen aurkako erresistentzia gehiago adierazten dute eta bioaniztasunaren erakusgarri dira.

Pena da baina Arizmendi aldundiaren mintegian eta bizitegietan orokorki, azkenaldian mugimentu gutxi dago, guztiak ekologiaren eta jasangarritasunaren  alde gaudela diogun arren, inork eztitu landaketarako lanak hartu nahi, landare batzuk ikastetxeetan debalde banatzen diran arren...




Utzi iruzkina: