BIOINGENIERIA ETA PAISAIEN ERRESTAURAZIOA
Bioingenieritzan eta ibaien kudeaketan emandako jardunbide egokiei esker, gure ibaietan hobekuntzak lortzen ari gara. Biodibertsitatea areagotu dugu, antzina zuten egoera latzari, partxea ipintzen ari garelarik.
Hezeguneen berrosaketa, hirigintzaren birplanteamendu hidrologikoa, kontzientzia eta legedi berdea, jasangarritasun apustuak, kontserbazio eta lokalizazio politikak...ezartzen diren arren, arre eta iso. Beranduegi ote da?
Bioingenieritza teknika, teknologia eta materialen erabilerarekin, gure paisaia eraberritzen da, erakargarriago bihurtuz; Krainer egiturak, landaketak, eskoillerak, hidrosiembrak, geomallak, mintegiak, uholde margenak, kolektore sareak, dikeak, gabioiak, drenajeak,eraberritzeak, presatxoak eta lur mugimenduak, naturarekiko errespetuz gauzatzen direlarik.
Dugun aberastasun handiena dena, biodibertsitatea den aldetik, planteatzen diren obra publikoen bioingenieritza ikuspuntua , hauen integrazio, erabilera eta kudeaketa, hobeto administratu behar da, orainarteko neurrigabekeria guztiak norabidetu nahirik baldin bagabiz.
Impaktu azterketak zilegizkoagoak beharko dute eta ingurumen, kultura eta sozietateak, megainfraestrukturei pare hartu beharko liokete aurrekontuetan. Landa garapenari zuzenduriko dirua likidoago (noizbait) iritsi beharko litzaiguke ekintzaile partikularroi. Tramiteen agilizazioa eta gizatasuna. Joko politikoez gain beharko luketen neurriak eskatzen ditu munduak. Sistema honen muga eta kolapsoaren baitan, gazteen eskubideen garapenerako irtenbideak.
Zertaz hitzegingo da Brasilen, RIO+20 garapen jasangarriaren ekaineko gailurrean? Jokamoldeak jorratuz soilik eginen dugu aurrera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: