BIDEGORRITAN

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-04-17 19:32

Basoko bidea bazterrak perretxiko jangarriz beteko dira, ohiko bide garbiketa hutsei, kostu baxuko, berrikuntza eta metodologia sinpleak ezarriz.Honela, gure ahotan ezezagunak diren zaporeak deskubritu eta bide bazterrak zaindu eta maitatuz, mikologiaren mundura gerturatuko gara.

Desbrozatzearekin batera, matabi batekin perretxiko inokulua jarioko dugu bidertzetan. Suillus espezieak, sabela betetzeaz gain, bidebazterretako sastrakariaren hazkuntza motelduko duelarik.

Basoko mendietako bakean, bide ertzeak oso onak dira perretxiko eta egurretarako, eguzkiaren, talkaren eta espazio handiagoaren eraginez gertatzen da berauen hazkuntza handiagoa. Larretik basorako tarteetan beti izkutatuko zaizkigu perretxikoak.

Etorkizunean zuhaitzak, bertako perretxiko jangarriz banan banan mikorrizatuko ditugu eta birlandaketetan noski hongo jangarriz mikorrizaturiko zuhaitzak erabiliko dira. Basoberritzetan ez da monolaborantzarik ezarriko eta bertako espezieak bultzatuko dira. Dibertsifikazioak etekinak emango dizkio lurjabe, gizarte eta naturari.

Basoen egoera hobetzeko lan postuak sortu behar dira, landa garapen ekimen berritzaileei ateak irekiz. Mundu ezezagun bezain liluragarria zaigu perretxiko, zuhaitz eta animaliena.

Martxan diren bidegorri sarean zehar, bizikletaren erabilera saritzeko alojamendu merkeagoen sarea osatuko da. Barne zein kanpoko turismoa bultzatuko dugu honela, naturarekin harremanetan, gozamen handiak eskuratuko ditugu eta kutsadura eta ingurumen hezkuntzan erreferente garbiak izango gara. Geldialdi bakoitzean, txirrindulariak alojamendu eta inguruetako eskeintza soziokulturalen berri izanen du, prezio eskuragarrian, bidaiatu, ezagutu, jan eta lo eginez.

Elgoibarren proiektua martxan jartzearen zailtasunetan murgildurik dago. Ametsak egi bihurtzeko bidean lanean jarraitzen dugu. 

 


Utzi iruzkina: