BEECH POLLARDS

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-04-10 22:27

Pagoak burua bustita eta oinak lehor nahi ditu. Hezetasuna maite du eta ondorioz Euskal Herria. Gurean badira inon aurki ez genitzaken mendi paisaiak; pago motzetaz ari gara.Guretzat ohiko, munduarentzat txundigarri.Jatorria burdinolen jaiotzearekin baterakoa da XII. mendekoa. Duela 50-60 urterarte, ikazkintza, untzigintza eta egituretako erabiltzen zen egurra, pagoetatik ateratzen zen.

Pago lizarra 3-4 metrotan lepatu eta handik urteten diren adarrak erabiltzen ziren hortarako, 20 urtean behin gutxigorabehera
.


 Euskaldunok betidanik izan dugu zuhaitzekiko mirespena eta gure historia beraiei loturik deskribatzen dugu hainbat pasartetan. Gernikako haritza, Gipuzkoako armarriko haginak, Arantzazuko Elorria...

GUK BOTAKO ZAITUGU ETA BARKATU IGUZU esaten zieten zuhaitzei gure baso mutilek bota aurretik, balio  handikoak ziren zuhaitzok.

Trasmotxo hitzak, zuhaitzak 3-4 metrotan mugarratzea adierazten du, hemendik ateratzen diren zurtoin berriak aprobetxatzeko asmoz. Gaineko partea falta zaion edozerri deitzen zaio Motxo; zuhaitz , animalia, pertsona naiz beste edozer. Motxo hitzaren jatorria ordea, ez dago batere argi baina dirudienez, euskeratik dator; MOZTU hitzetik hain zuzen.

1984 urterarte espainiako hizkuntza akademiak motxo hitzaren jatorria MUTILUS MUTILATUS  latinezko hitzetik zetorrela esaten zuen eta honek aldi berean euskarazko MUTIL  hitzarekin harreman zuzena du.

Ez da arritzekoa, Euskal Herrian 175.000 pago motz dauzkagun bitartean Ingalaterran 15.000 besterik ezpaititugu aurkituko.

Txondorrak, aspaldi utzi genituen atzean eta ondorioz, pago egurra, gaur egun, ez dugu sutarako eta aizkolaritzarako besterik erabiltzen. Pagomotzak gero eta adar handiagoak dituzte, gero eta zaharragoak dira eta usteltze maila altua dute.Desagertzeko arriskua dago.

 Hau dela eta, biodibertsitate handiko zuhaitzak ditugu. 200 goroldio espezie aurki genitzake zuhaitz batean, mehatxatutako intsektu egurjaleak, likenak, txoriak, muxarrak, hontzak, onddo saprofito eta simbionteak, xaguxarrak...Dagokiguna da, dugun ondare hau mantentzea, berritzea eta duten historia bergogoratzea.

Urtebezkoa da gure pagoa, Fagus sylvatica. Bere hazi edo fruitua, pagatxa, jangarri ona da, naiz eta gibelarentzat kaltegarri izan litekeen. Olio asko dute, urrek bezala.

 Pagatxak udazkenean bildu genitzake, uretara bota, flotatzen dutenak baztertu eta hozkiluan 2-4 gradutara estratifikatu 2 hilabetez periodiko papel edo turba piskatekin trapu batean bilduta. Negua amaitu baino lehen, hozkailutik atera eta lurretan edo albeolotan landa genezake perlita eta ongarri piskat sustrato unibertsalarekin nahastuta. Landarearen kotiledoiak aterako dira laster, naiz eta multiplikatzeko hain erreza ezten zuhaitza izan.



Utzi iruzkina: