BASOBERRITZEAREN ALDIAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-05-18 16:14

AURREKO EKINTZA

Bapatean sortzen den landaretza eta mozketa ondoren hondakinak geldituz gero, guztien deuseztapenean oinarritzen da. Azalera hurrengo etaparako prest utziko degu. Ekintza hau, eskuz edo mekanikoki (traktoreaz martxan jarririko esku motosega, pala, flekodun pala, retroa etbr) egiten da.



-Ehundura , textura: Lurzorua osatzen duten partikulen neurria definitzen du.
-Egitura, estructura: Aipatutako partikulak elkartzen diren modua da.

Aurreko ekintza deitu dugun hori mekanikoki egiten denean, putzu arazoak aurkezten dituzten lur lur sail lauetan ezezik (<%15 aldapa) beraietan sestra kurben norabidean "ripper" pasada bat egokia izan daitekeelarik. IƱoiz ez da lurzoruaren egitura deuseztu behar, ondorengo euriteek partikulak garraiatu bait litzazkete. Beraz ekintza horretan ez da lurra moitu, irauli edo garraiatu behar, mozketa hondakinak eta bapateko landaretza soilik jaso behar dira.



Suaren erabilera: Gure lurraldeko basoetan suteen eragile garrantzitsuenetarikoa hondakinen ezabaketa egiteko erabiltzen den sua da. Derrigorrez eskatu behar diren baimen administratiboetan adierazten diren klimatologia, pertsonalaren presentzia, kontrasuak egitea eta abarrei buruz ezarritako neurri guztiak kontuan izan behar dira.

Kontuan izan beharreko neurri bezala, basojabeen elkarteak, kontrolpeko erreketa egingo den lekura eraman ahal ditzaketen kamioi zisterna batzuek basojabe guztien eskura jartzen ditu.



Errautsak lurzoruarentzat azufre ongarri dira.

LURZORUAREN PRESTAKETA

Landarearen zuztarrek ongi errotu eta garatzeko inguru egoki bat bila dezaten, lur saila harrotu eta aireztatzean oinarritzen da.

Lurra landu, goldatu etbr bezalako ekintzak gure lurraldean oso murritzak diren lur sail lauetara edo malda txikikoetara mugatzen dira, sestra kurbak jarraituz. Beraz, lurzoruaren prestakuntza eskuz zuloak edo kasu gehiagotan laukiak irekitzera mugatzen da.

Ekintza hau aldaketa baino lehenago behar bezalako aurrerapenez egin behar da lurraren meteorizazio on bat gerta dadin.

Erabat garrantzitsua da, hura hobetoago aprobetxatzeko eta ondoren garbiketak egiterakoan landareak bilatu ahal izateko, zulo edo laukiek sestra kurbekiko elkartzut eta perfektua den lerrokadura bat gordetzea.



LANDAKETA

Ereitea: Gure lurraldean oso gutxi edo ia erabiltzen ez den ekintza da. Desegokitasun handiak aurkezten ditu; karraskariak, txoriak eta ondoren garbiketarako zailtasuna. Baina boleora ereinda, mintegiak eratzeko aproposa izan liteke.

Aldaketa edo plantazioa: tradizionalki zuztarra agerian baina ontzietan aurkezten diren landarak erabiltzen dira baita ere. Aldaketa, izotz edo hego haizea nagusi den garaietatik kanpo egin behar da. Oinarrizkoa da aldaketaren hurrengo egunetan euria egitea.







Utzi iruzkina: