BASOBERRITZEA

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-05-17 21:43

Basoberritzeak lurrarentzat balio handitze era bat suposatzen du. Batetik, jabeak errenta ekonomiko bat lortzea zilegi da, bestetik, gizartearentzat inguru giro arloko zerbitzu aunitz betetzen ditu. Gure basoak, herrialdearen industriarako ezinbesteko ekoizle izateaz gain, izadiaren oreka handien mantentzearekin harremanean dauden beste funtzio batzuk garatzen ditu; beraien artean lurra igaduraren aurka babestea, ur baliabideen erregulaketa, fauna eta landarediaren dibertsifikatzea, paisaiaren aberastasuna bultzatzea eta herritarrek geroz eta gehiago eskatzen dituzten aisialdirako ekintzen garapena.



HELBURUAK

Baso bat berritzea erabaki aurretik, hausnarketa sakon bat eta laguntza teknikoak beharrezkoak dira; ez bakarrik eskatzen duen diru aurrerapenagatik baizik baita ere jabea luzarorako konprometitzen duelako.

Edozein ekintza garatu aurretik lehenengo, berau garaipenera edo porrotera eramango duten eragile tekniko eta ekonomikoen azterketa burutuko da, faktore desberdinak aztertuz:

*LURZORUAREN EMANKORTASUNA: berau elkorra eta sakontasun gutxikoa denean, basoberritzeak babesle nortasuna izan behar du; ondorioz honek, hazkunde geldiko eta arreta gutxi behar duten espezieak erabiltzea eskatzen du.

*TOPOGRAFIA: bereziki itsas altitudea; nagusitzen den exposizioa (egutera edo laiotza) eta batez ere aldapak, maldatsua denean, produktuen ateraketa zailtzeaz gain, basoa landatzearen babesik gabe gelditzen denean higadura prozesuak errez ditzake.

*BASO BERRITZEAREN AMAIERA: baso batek, aldi berean hainbat zerbitzu eskeintzen ditu. Oinarrizko bere helburua ekoizlea, babeslea (lurzoruaren finkapena, akuiferoen babesa etbr) baso-artzantza aprobetxamendu mixtokoa edo besterik gabe paisaia eta aisialdirakoa izango den erabakitzea beharrezkoa da. Erabaki honek espezie, baso-berritze teknika eta ondorengo tratamenduak baldintzatuko ditu.

*BASO JABEAREN EGOKIERA: basoaren kudeaketa era egokian aurrera eramateko diru kopuru garrantzitsuak inbertitzen badira, ondorenean basoari arreta egokia eskeini beharko diogu. Espezie batzuk beste batzuk baino arreta trinkoagoa behar dute, eta ematen ez bazaie, ez dira aurreikusi bezalako emaitzak lortzen.

*ETXEKO ABEREEN PRESENTZIA: egun aske ibiltzen diren artaldeekiko kontrol zailtasunak, lehen urtetan berrituriko azalera mugatzea eta aprobetxamendua mistoa (baso-artzantza) denean, aldatutako landareen banan banako babesa exigitzen du.



Utzi iruzkina: