BASOA ETA PERRETXIKUAK
Betidanik existitu dira perretxikoak gure basoetan. Diotenez, beraiek dira munduko bizi erreinuetako izaki zaharrenak eta aldi berean ezezagunetarikoak. Lurpeko garepen ikustezin eta misteriotsuarengatik ote? 3 mota desberdintzen dira: saprofitoak, parasitoak eta simbionteak eta guztiek behar dute bizitokia:hildako egurra, lurra, zuhaitzen izerdia, lastoa, fruitu eta landareak edo animaliak adibidez. Erabilera aunitz ematen dizkiegu baina ikerketarako esparru zabala eskeintzen digute oraindik ere. Nork daki EEBB-tan dioten bezala, onddoek gaitz guztiak sendatzeko gaitasuna dutela... Gurean, zaletasun itzela dago baina mikologian katalogazio mailan bakarrik egiten dugu lan eta hau aldatu beharko litzateke, baso eta onddoen arteko harremana zinez garrantzizkoa baita guretzako eta bertan bizi diren animalia eta ekosistemen orekarako. Materia organikoaren deskonposatzaile nagusiak dira, meteorizazio agente garrantzitsu dira, lur formakuntzan parte hartzaile, baso osasunaren zati garrantzitsu dira, karbonoa finkatzen dute, elikagai garrantzitsu dira....
Mundu hontan dena katez loturik dago; eslaboi desberdinak elkarmenpekotasun harremanetan bizi baikara. Baso eta perretxikoei dagokienez beste horrenbeste. Pinu egurrak azken hamarkadetan balio galera izan du gurean eta horren ondorioz pinadiak ez dira horrenbeste zaindu; ez da garbiketarik, iƱausketarik , klararik, klareorik edo entresakarik burutu. Beste baso motak ere berdin, landa eremuan, biztanle kopurua gutxitu egin da eta basoei eskeinitako zaintzak ere gutxitu egin dira. Honek zer dakar?? Biodibertsitate fungikoaren gutxitzea. Basoa zaintzeari uzten badiogu perretxiko espezie asko galtzen dira.
Boletusak espezie heliofiloak dira . Eguzkia gustoko dute, hezetasun, garaiera, zuhaitz heldu eta aldaketa termikoetaz gain. Europa mailan gaztainondoa da boletus espezie produktore handiena. Frantzian desmostratu dutenez, basoan garbiketak burutzen baditugu perretxiko gehiago ernetzen dira. Emaitza batzuk diotenez, 4 aldiz espezie gehiago haziko dira eta 10 aldiz karpoforo gehiago. Gaur egun basoen %20 inguru soilik gestionatzen da.Abeltzantzak ere, mesede handia egiten dio perretxikoei adituen esanetan.
Jateko espezie pila daude baina gizarteak ez du ezagutzarik.
Basoen interpretazio, perretxikoen identifikazio molekular eta diagnosia burutzeke dugu, perretxikoen bizitza eta funtzionamendua ezagutu eta kontrolatzen ikas genezake. Metal astunen aurka, izurriteen aurka, patologia forestalen aurka, landa garapenaren alde... badira basoak zainduz, beraiei errentagarritasuna ateratzeko jorratu beharreko onddobideak.
Garrantzizkoak dira ondorioz, perretxiko espezie guztiak; ekosistemetan izan dezaketen ezinbesteko papera dela eta izan ditzaketen ikertu gabeko erabilerak medio.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: