BASO OREKA ETA DIBERTSITATE FUNGIKOA
Baso ekosistemetan onddoek talde biologiko garrantzitsua osatzen dute, aberastasun espezifiko eta funtzionaltasun aldetik begiratuta. Hale ere, gaur egun beraien dimentsioa zernolakoa den ezezaguna zaigu naiz eta beraien funtzionaltasuna neurtzeko ahaleginak burutu diren.
Orainarte eginiko lanak, baso ekosistemetan fruktifikatzen duten onddoen kontaketan oinarritu dira.Bioteknologia eta teknika molekularren aplikazioak, onddoen ezagupenean datu berriak eman dizkigute. Azken ikerketek, mizelioa lurrean identifikatzeko ahalmena dugula erakutsi dute (Buée et al. 2009) naiz eta onddo guztientzat baliagarria izan ez.
Perretxikoak urtaro konkretutan hasten dira, urteko sasoi konkretu batzuetan. Karpoforo hauek gainera, bizitza murritza dute, egun edo ordu gutxi batzutakoak zenbait kasutan. Karpoforoaren presentziak onddo espezi hori dagoela zihurtatzen duen arren, bera ez egoteak, ez du esan nahi lurrazpian ez dagoenik. Karpoforoen fruktifikazioak , hainbat faktore biotiko eta abiotikoren menpe daude, onddo beraren egoera etbr.
Basoen kudeaketan biodibertsitatearen gestioa kontuan izan behar dela, gizartea barneratzen ari den gogoeta da. Dibertsitate hau, era desberdinetan neur genezake; espezieen ugaritasunari begiratuta edo funtzionaltasun desberdinak ikuskatuz.
Gizakiaren eskuartzea gero eta handiagoa da ingurumenean eta habitatak eraldatu, suntsitu edo sortzen ditugu. Onddoak, egoera hau pairatzen ari dira, behar ez bezala karpoforo gehiegi batzen ditugulako, habitatak suntxitzen ditugulako,basoa ukitzen ez delako, gehiegizko ongarritzeengatik edo kutsadurarengatik batez ere. Habitat galerak dira onddoen biodibertsitatearen gutxitzearen arrazoi nagusienetakoa. Onddo talde ekologiko batzuen galera handiak medio, onddoen kontserbazio eta babesaren aldeko interesa piztu du gizarteko parte batean. Lista gorrien eratzeak dira, espezieen kontserbaziorako erabiltzen ari garen tresna nagusia dira natur gestore eta agintariak kontzientziatzeko. IUCN. http://www.iucnredlist.org/
Aldaketen aurrean, ekosistemen egonkortasun eta erresistentzia, onddoen dibertsitate altuak mantenduz , areagotu egiten da. Onddoe espezie desberdinek, ekosistemen berreskurapenean garrantzi handia dute, dituzten funtzio ekologiko anitzak medio. Oso garrantzitsua da beraz, habitat desberdin ugari mantentzea, honela espezie desberdinen hazkuntza, garapena eta ugalketa bermatuko baitugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: