BASO EKOSISTEMA ETA ONDDOAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-05-07 20:19

Ekologiak izaki bizidunen eta ingurunearen arteko erlazioak aztertzen ditu. Onddoak ekosistema gehienetan daude eta ezinbesteko funtzioak dituzte beren ezaugarri trofikoengatik. Simbionte, saprofito eta parasitoen artean sailkatuko ditugu.

1) SIMBIONTEAK

2 izaki bizidunen arteko erlazioan 2ak onuradun suertatzen direnean simbiosia gertatzen dela esaten da. Onddo sinbionteak likenizatu eta mikorrizikoen artean bereiztu behar dira. Lehenak, algekin osatzen dute sinbiosia bainan ez ditugu kontuan hartuko. Onddo mikorrizikoek landareekin osatzen dute sinbiosia, lehendabiziz Frank-ek 1885-an erabili zuen terminologia da. Frankek onddoen eta landareen sustraien arteko sinbiosia deskribatu zuen. Asoziazio hauek, izugarrizko garrantzia dute baso ekosistemetan beraien garapen eta mantenimenduan duten garrantzizko paperagatik.

Mikorrizen eboluzioak, lur ekosistemetan eragin nabarmena izan du. Orain dela 400 milloi urteko erregistro fosilek, landareen lurrazaleko kolonizazioa mikorrizek bultzatua burutu zela erakusten digute (Malloch et al. 1980). Mikorrizak 2 talde handitan bana genitzake; endomikorrizak eta ektomikorrizak. Ektomikorrizek landareen sustraia inguratzen duten bitartean endomikorrizak landarearen sustraiaren barne zeluletan txertatzen dira.

Flora baskularraren %85-%95 tartean, mikorrizak osatzen dituztela uste da. Hala ere, %3-%5 soilik izaten da mikorriza ectomikorrizikoa naiz eta zuhaitz espezie garrantzitsuek osatzen dituzten; Pinaceae, Fagaceae, Betulaceae eta Salikaceae besteak beste.

Ektomikorriza onddoen artean bestalde, basidiomikota dibisioko onddoak ageriko zaizkigu; Amanita, Boletus,Lactarius, Hebeloma..Eta Ascomycota dibisioko Tuber, Terfezia...Gure basoetako onddo espezie ohikoenak ektomikorrizak osatzen dituzte.

Ektomikorrizak errekonozitzeko manto izeneko hifa multzo bat ikusi behar degu sustraia inguratzen. Mizelioa sutraien cortex radikalean txertatzen da interzelularki eta red de hartig izeneko hifa sarea osatzen du lurrean sustraien inguruan. Zona hontan gertatzen da, onddo eta landarearen arteko elikagai eta ur trukaketa.



Onddo ektomikorrizikoek, fosforo eta nitrogenoaren xurgaketa errazten dute. Onddoaren hifek edo mizelioak lurreko ur eta elikagaien xurgaketa burutzen dute, mantora eraman, metabolizatu eta biltegiratuz. Ondoren Hartig sareak elikagai hauek landareari pasatzen dizkio, landareak fotosintesi bidez karbohidratoak pasatzen dizkiolarik.

Ektomikorrizek basoan izan dezaketen erabilpena 2 zentzutan deskribatzen da: lur kutsatuetako basoberritzetan erabiltzeko edo balio komertzialeko onddoak produzituko dituzten landareak izateko. Trufa beltzaren produkzio duela 30 urte baino lehenago ematen da Europa, Iparamerika, Australia eta zelanda berrian.

Endomikorrizen artean berriz, ohikoenak besikulo-arbuskolarrak deritzotenak dira, herbazeen, sastraken eta espezie tropikalen artean banatuak, zona epeletako zuhaitz batzutan ere agertzen direlarik.Glomales ordeneko onddoak dira eta ez dute aldaketarik burutzen sustraien kanpo egituratan. Onddoen hifak, sustraien zelula kortikalen barnean sartzen dira, besikulak eta egitura arbuskularrak eratuz, baina espazio interzelularretan ere agertzen dira hartig sarea osatuz.

Erikoide tipoko endomikorrizak txilarretan agertzen dira batez ere, Ascomycota dibisioari lotuta normalean. Tirabuzoi formako hifa interzelularra dute ezaugarri nagusi. Nitrogenoa xurgatzen oso eraginkorrak dira eta landarreek metal astunekiko duten tolerantzia handitzen dute.

Arbustoide tipoko endomikorrizak Ericales ordenekokoak dira esklusiboki (Arbustus sp. y Arctostaphylos sp.) eta ascomycota eta basidiomycota dibisioei loturik ageri dira. Sustraietako zelula kortikalen baitan hifek tirabuzoiak osatzen dituzte, hartig sare gisa ere ageriko zaizkigu espazio interzelularretan.

Monotropoide gisako endomikorrizak, Monotropaceae familian bereizgarri dira. Hauek onddoen beharra dute karbohidratoak xurgatzeko, basidiomyceto dibisioan batezbe. Azkenik Orquidoides tipoko endomikorrizak orkidien eta basidiomycota familiako beste espezi batzuen bereizgarri dira.

Lur gainean garatzen diren mizelioek, lurraren egituraketa eta ondorioz bere produktibitatea hobetzen dute. Edozein perturbazioren aurrean, ekosistemen egonkortasun eta erresistentziak gora egiten du dibertsitate fungiko altua mantenduz.

2) SAPROBIOAK

Materia organikoaren deskonpoziziotik sortutako elikagaietatik elikatzen diren onddoak dira. Karbono, oxigeno  eta hidrogenoaren bolatilizazioa dakar eta nitrogeno, fosforo, potasio eta azufrearen liberazioa besteak beste.

Bakteriekin batera, hildako materia organikoaren birziklapenean eragin zuzena dute. Hortarako, konpleju enzimatiko desberdinak efizienteki erabiltzen dituzte, celulosa, lignina edo almidoia degradatzeko gai izanik,  azukre eta aminoazidoak sortzeko molekula simpleak eratuz. Enzima hauek, efektibitate maila desberdinak azaltzen dituzte onddoek azaltzen duten espezialitatearen arabera. Onddo batzuk, jatorri desberdineko materia organikoa aukeratzen duten bitartean beste batzuk espezifikoagoak dira. Honela, onddo saprobio humikolak, koprofiloak edo lignikolak bereiztu genitzake beste batzuen artean.

Deskonpozizioa prozesu luzea da eta hezetasunaren, klimaren edo desegin beharreko sustantzia toxikoen arabera. Enbor handiek kasu batzutan, 300 urte baino gehiago behar dituzte deskonponitzeko eta adar txikiek 2-20 urte artean beharko dituzte. Materia organiko honen mineralizazioa ez da beti osotasunean gertatzen, batzutan lurrazalean metatzen delarik. Onddo saprobioen eragin gabe, biomasa lurrean metatu eta ekosistemen funtzionamendua kolapsatuko luke.

Karpoforoen produkzioari dagokionez, onddo saprobioen produkzioa txikia dela esan daiteke baina deskonponitzeko, basoan dagoen ondakin kantitatearen baitan dago (Vogt et al.  1992)

Onddo sapronio jangarrien garrantzi ekonomikoa handia da. Talde hontan aurki genitzake besteak beste: Agaricus bisporus, Pleurotus ostreatus, Pleurotus eryngii edo Lentinula edodes bezalako perretxikoak.

Onddo saprobioen ekoizpen industrialerako beharrezkoa da ingurugiro baldintzen kontrola; hezetasuna, tenperatura, fotoperiodoa eta aireazioa. Espezie bakoitzak bere beharrizanak dituelarik.



3) PARASITOAK

Beste izaki batzuetatik bizi dira tamaina desberdinetako mina eraginez hauengan.Gaixotasunen bat sortzen badute, patogenoak direla esanen dugu. Zelula biziak behar dituztenak biotrofikoak direla esanen dugu eta hildako zeluletatik bizitzeko gai direnak aldiz nekrotrofikoak.

Adibide bezala Armillaria mellea, ostozabal zein koniferoetan eragiten du eta sustraien bitartez garraiatu eta kutsatzen da normalean, sano dagoen zuhaitza.

Ekosistemetan paper garrantzitsua jokatzen dute, espezieen arteko konpetentzian eraginez eta ekosistemen faktore eragile bezala jokatuz. Honela basotan, espazioak irekitzen dituzte, mikrohabitatak sortu eta beste espezie batzuen garapena bultzatuz, biodibertsitatea handitu eta landare komunitateen tamaina eta banaketa aldatuz.

Hala ere, baso monoespezifikoetan eta kanpoko espeziekin batez ere, kalte handiak eragin ditzakete, onddo parasitoek.

Parasitismo hauxe, 2 onddoen artean ere gerta liteke, Hypomices lateritius-ek, Lactarius deliciosus-en himenioa parasitatzen duenean adibidez, laminen desagerketa ematen delarik. Sepedonium chrysospermun-ek Boletus edulis parasitatzen du baita ere. Onddoen arteko parasitismoak elkarren arteko kontrol biologiko naturalean du oinarria. Honela, Heterobasidium annosum micoparasitoak sortutako gaixotasun larriak, beste onddo antagonista baten bidez kontrola genezake, Peniophora gigantea (Fr) Massee

Sepedonium-boletus


Armillaria mellea


Utzi iruzkina: