BASO EDERRA
Mikorrizazioarekin perretxikoen balioak, egurrarena gaindituko du hemendik gutxira. Adibide bezala, gaztainondo ha bat hartzen badugu, urteko 2500 kg gaztaina emango dizkigu, 100 kilogramo onddo eta 5-6 metro kubiko egur urteko 300 euroko balioa har dezakeelarik metro kubiko bakoitzak. Ha hortan erleak sartuta, perretxikolariak bilurtu eta ezti ekoizpen oparoa eman diezaiguke, inguruaren kontserbazioan lagunduz. 10 erlauntza 100 kg ezti.
Zuhaitzen mikorrizaioaren bidez, zuhaitza %30 bat gehiago haziko zaigu eta % 25 bat fruitu gehiago produzituko du, patologien aurrean babes handiagoa izango duelarik gainera.
Bestalde, enborretako inokulazioa dago. Egur industriarako balio ez
duten kimatze edo mozketen egur hondakinak erabiltzen dira, eta bertan
shiiitake, reishi edo Pleurotus onddoak sartzen dira. Inokulazioaren
ondoren, enborrak urtebete egiten du inkubatzen eta ondoren azalera
osoan onddoak ekoiztuko ditu. Ekoizpena 4-7 urtez mantenduko du, onddoak
guztiz “jan” arte. Ondoren basoko humusaren parte bihurtzen da.
Mizelioa, zuhaitzaren sustraietan inokulatuko dugu edo zuhaitz mikorrizatuak landatu genitzake. Eraldaketa prozesu alternatibo guzti honek 2-4 urteko mikologia planak exigituko dizkigu kasuan kasu.
Asmoa eta beharra, bertako basoko espezieak erabiltzearena da, honela habitatak berreskuratu eta ingurumen kudeaketa egokiagoen bitartez, pinudien gaitz eta krisiari erantzunez, etekin ekonomiko handiagoak eskuratuz.
Perretxikoen munduan, ezagutzen ez ditugun datu asko daude eta pixkanaka beraiek ezagutu eta baso politika berritzaileak jorratzeko ordua iritsi da. Basoen kudeaketa mikologikoa europa mailan hedatua dagoen basogintza eredua da eta hemen zentzu hortan pausoa eman beharra daukagu.
Lur analisietarako erabiltzen diren teknologia berriek, lurrazpian ze onddo dauzkagun esango digute eta teknika molekularren bitartez, onddoen adn-a ezagutu eta tokian tokikoa identifikatu eta onena produzitzea ahalbidetuko digu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: