Baso aberastasuna

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2011-12-15 18:12

Baso aberastasunak hainbat faktore barnesartzen dituela jabetu behar gara: basoen bioaniztasuna , erabilerak eta errentagarritasun ekonomiko zein sozial paisagístikoa azpimarratuz.

Basogintza berritzaileak basoen bioaniztasuna biderkatuko du, zuhaitz, landara, animalia zein ekosistema aldetik, basoen ezagupen zein erabilerak bultzatuz etekin handiagoak eskuratuko ditugularik.  Jasoko dugun errentagarritasuna ondorioz baso gartzelena (espezie bakarrekoak) baino askoz handiagoa da.Baso mixtoen eta gestio eredu berritzaileen alde jokatuz, probetxu handiagoa aterako dugu.

Pinu(di) bat 40 urtean zutik eduki dugu eta moztu eta gero pinu bakoitzeko 40 euro eman dizkigute.  Pinuaren urteko etekina  euro batekoa da ,honi basolanak kenduta gutxiago...

Garbi dago gaur egun ez duela merezi eta astakeria dela berriz ere konifera monokultiboetan inbertitzea.Ez dugu etekin ekonomiko garrantzitsurik lortuko eta ez diogu inguruko izaki bizidunei zein amalurrari aberastasunik eskeiniko. Gure buruei ere kalte eginen diegu ezpaigara biodibertsitatearen ezagupen eta kudeaketaren mundu zoragarrian murgilduko.

Landaketa jasangarrien legea egitea oso ongi legoke; basoberritzeak egiterako orduan lurjabeek asesoramendua izan dezaten bederen...

 

 

  

 

 


Utzi iruzkina: