BASERRIA DIBERTSIFIKATU

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2011-12-29 14:22

Baserri ustiapenek aldapa behera egin duten garai hauetan, produktu eta zerbitzuen dibertsifikatzea eta salmenta zuzena dira etorkizun oparoago baten oinarri. Idatzi honen bitartez, lehen sektorean, zentzu hontan, landu genitzakeen bideak azaldu nahi dira.

Krisiarekin gehien sufritu dutenak esne behiak dituzten abeltzainak izan dira, EAE-an hiru esplotazioetatik 1 itxi delarik. Esnea Gurelesa edo Kaikuri saltzeak ez die baserritarrei etekinik ia eman, bi empresa handi hauek poltsikoak bete dituztelarik. Batetik, osasun exigentzien hazkundea, behientzako pentsua, argindarra, ura etbr garestitu dira; bestetik esnearen prezioak gora egin ez duelarik. Honela, etekin margenak desagertu edo murriztu dira kasu guztietan. Zulotik ateratzeko esplotazio hauek beste planteamendu bat beharko dute; salmenta zuzena burutzera pasa behar da eta negozioa dibertsifikatu.Hau da, esne horrekin yogurra, gaztaia...egin genitzake eta zuzenean saldu.33 metro nahikoa dira gaztategi on bat montatzeko 4 milloiko inbertsioarekin gutxigorabehera.

Ortuari dagokionean, salmenta zuzena burutzen ezpadugu , ez degu etekinik ikusiko. Herrietan kontsumo taldeak osatzea beraz oso garrantzitsua da guztiontzat, bertako eta kalitatezko barazki ekologikoak izan ditzagun.Baratzegintza ekologiko lokalaren filosofiak aurrera egin dezan, landare plantela eta hazia sortu eta kudeatuko duten mintegiek etorkizuna izango dute, beharrezkoak baitira. Diotenez, fruitu txikiko landareak , (andere mahatsa, ahabia, guisante de lagrima...) dira goi sukaldaritzara bideratu eta etekin handiena emango digutenak gaur egun.



Baserri inguruan erleak jarri ezkero, zuhaitz landare eta baratzek askoz gehiago produzituko dute, kalitate hobeagokoa eta ingurunearentzat bikaina.Erleetatik apitoxina, eztia, jelate erreala, propoleoa, argizaria eta erlea bera ekotzi genitzake. Honela, txerri, ahuntz zein ardiek jateko gehiago izango dute baso zein larretan eta beraientzako elikagaietan gutxiago gastatuko dogu. Txerri bakoitzak 60 euroko etekina emango digu 5 hilaetetako turnotan lotetan hazi ezkero, ahuntzek ez dute zainketa askorik behar (ura)haragia eta esnea eskuratuz eta ardiek, artilea, haragia, arkumea eta esnekiak emango dizkigute, lan handia duten arren, gustoko izan behar. Beti ere argi izan, gaur egun ,arrakasta izan dezaten, lehen sektoreko proiektuak, komertzializazioari begira garatu behar ditugula

Oiloek urteko 250 - 300 arrautz jarriko dizkigute bakoitzak eta arrautza hauek zuzenean saldu ezkero errenta interesgarri bat eman diezakigute. Interneten badira, norberak egin ditzakeen inkubadorak, oiloen ugalketa burutzeko aproposak.



Zuhaitzei dagokionez, aurreko idazkian esan bezala, pinuak baino etekin , ekonomiko, paisagistikokultural zein sozial, handiagoa eskuratu genezake beste espezie batzurekin; frutalak, hostozabalak...Hauekin,biodibertsitatea eta artisautza berreskuratzeko aukera izango degu baita ere. Sahatsarekin eta gaztain enbor gazteekin zestak egin ditzakegu, ezpelarekin kutxarak, ezkiarekin egurresko gaiak, makalarekin perretxiko saprofitoak hazi...Zuhaitz hauek hongo jangarriz mikorrizaturik, etorkizunean perretxikoek emango dizkigute eta zuhaitzak gehiago hasiko dira, kalitate hobeagokoak izango direlarik orotara, gaitzen aurkako babes handiagoz.

Sagarrekin sagardoa egin eta saltzeko inbertsioa ere ezta oso handia ongi egin ezkero. Sagarrak zuzenean saldu genitzake eta jateko gisa apartak dira.

Baserriari bizia itzultzeko mila bide ditugu,  nekazal turismo gisa alojamendua eskeintzea ere errenta iturri delarik. Horretarako administrazioaren inplikazioa eta herritar eta baserritarren partehartze eta konpromisoa behar dira, landa eremuko despopulazio arazoei aurre eginez. Euskaldunon sustraiak ongarrituz, etorkizun jasangarri eta askea dugu eskautan!




Utzi iruzkina: