BASAPIZTEAREN ERRONKAK-KONTSUMO TALDEAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2011-12-18 17:14

Lehen sektorearen etorkizuna kolokan dugu. Gero eta baserritar gutxiago dauzkagu eta gero eta zaharragoak. Behei, ardi, txerri, oilo, ortu edo basoek gero eta etekin margen murritzagoak dituzte. Pentsua,argia eta uraren prezioa igotzen da baina ez dira salmenta prezioak igotzen baserritarrentzat ez badute bederen, salmenta zuzena burutzen.
Kontsumo taldeen filosofia da beraz, herri honetako nekazaritza, abeltzantza , otargintza, basogintza etbr zulotik ateratzeko bidea.
Azpeitiko basherri III. topaketetan jardun genuen basherri taldeetan parte hartzeko, baserritarrek, herritarrek eta taldeek hartu beharreko kompromisoetaz. Hona hemen laburpena:

BASERRITARREN KOMPROMISOAK

Ekimen honen helburu nagusia, osasuntsuak diren elikagaiak guztien eskura jartzea da, herritarrentzat eta baserritarrentzat bidezkoa den salneurritan. Helburu hau finkatzeko oinarrizko printzipioak elikadura burujabetza eta agroekologia dira.
Elikadura burujabetza: Herri guztiek beraien nekazaritza eta elikadura politikak definitzeko daukatemn eskubidea da;garbiak,osasuntsuak eta kulturalki egokiak diren elikagaiak ekoizteko eskubideak.
Agroekologia: Lurrari eta herriari loturiko nekazaritza eredu iraunkorra da, ingurugiroa babesteaz gain, ikuspuntu soziala ere kontutan hartzen duena.Besteak beste baserriko aktibitateen dibertsifikazioa, zikloak ixtea,bioaniztasuna, genero berdintasuna eta justizia soziala defendatzen ditu.Eredu hau da gaur egun elikadura burujabetza bermatu dezakeen eredu bakarra.
Bidezko salneurria: Alde batetik baserritarren beharrizanak eta ekoizpen kostuak betetzen dituena eta bestetik, herritarrari eskeintzen zaion elikagaiaren kalitatearekin bat datorrena
BASERRITARREN ESTATUSA
Baserritarren istripu,gaixotasun,haurdunald, adinez nagusitze eta abarren aurrean baserritarraren ongizatea bermatua izateko Nekazaritza gizarte asegurantzan alta emanda egotea gomendatzen da edo bestela eredu horrekin antolatutako beste eredu alternatibo bat izatea.
Baserritarrek nekazaritza jardueratik gutxienez errentaren %50a jasotzea.Edonola ere EH-ko nekazaritzan ematen diren egpoera ezberdin guztiei aurre egiteko borondatez eta nekazaritza jardueretan instalatzea nahi duten pertsonek pairatzen dituzten arazoak gutxiagotzen lagundu asmoz, kasu bakoitza aztertuko da.
Argibideak
Baserrian ekoizteko denbora behar da eta denbora erdia baino gehiago baserritik kanpo pasatzen bada, ez da inoiz denbora nahikoa izango ondo produzitzeko, ondoondo eraldatzeko eta ondo merkaturatzeko.
Esperientziak erakusten du, baserritik kanpo lan egten duten askok, baserriko lana utzi dutela beste ofizio batzutan hasteko.
Beraz, proiektu hontako ekoizle izateko "nekazari" izateari lehentasuna ematen zaio.
EKOIZPEN EREDUA
Ekimen honekin defendatzen dugun ekoizpen eredua lurrari eta herriari lotutakoa da, abereak,landareak,lurrak eta gizakiak integratzen dituen eredua hain zuzen ere.
Ekoizpenean transgenikoen erabilera ez da onartzen.Proiektu honetan parte hartu nahi duen baserritarrak ganaderitzan transgenikoak erabiltzen badituurtebeteko epean berauek erabiltzen uzteko konpromisoa hartzen du.
Ekoizpen hidroponikoak ez dira onartzen.
Baserritarrak ekoizpen ekologikorantz urratsak ematen joateko konpromisoa hartzen du eta horretarako laguntza izango du.
Baserritarrak bere jardunerako behar dituen lehengaiak erosterakoan lehentasuna emango zaio hirugarrenaren gertutasun fisikoari eta proiektu honekiko duen gertutasun ideologikoari.Lehentasuna izango du baita lehengaiak zuzenean baserritarrei erosteak edo baserritarren kooperatiba bitartez erosteak.
Baserrian, lanaldi osoko gehienezko pertsona kopurua 4koa da.Soldatapeko langileak izanez gero,gehienik soldatapeko 1 izango da baserritar bakoitzeko;betiere kontutan izanik baserriko gehienezko langile kopurua 4 dela.Sasoiko lanetan(piper biltzea,patata biltzea,mahats biltzea...)baserrian 4 pertsona baino gehiago lan egitea ahalbidetzen da.
Argibideak
Ikuspuntu sindikaletik hobe dira 3 baserri txiki, handi bakarra baino.Ekoizle bakoitzaren produkzio kopurua mugatzearekin, produkzioa baserri askoren artean banatu nahi da.
Adibide bat:Baserri batek 3000 ardi eduki ditzake 10 langilerekin. Ardi kopuru berdinarekin 12 familia bizi daitezke. Dinamika horrekin, herri txikien dinamika herrikoia bultzatu nahi da.
Energiaren kontsumo minimo eta eraginkorrena lortzeko neurriak hartzea gomendatzen da.
MERKATURATZEA
Baserritarrak berak ekoiztu eta eraldatutako produktuak soilik merkaturatuko ditu.
Posible da baserritarrak ekoiztutako produktua beste batek eraldatu etabaserritarrak merkaturatzea.
BASERRITARREN TALDEA
Baserritarrak konpromisoa hartzen du baserritarren arteko taldean parte hartzeko eta bertan hartzen diren erabakiak betetzeko.

KONPROMISOAK:


1)Baserritarrentzat

a)Produktu propioa
b)Nekazaritza agroekologikoa
d)Bilera dinamika:taldeak adostutako bilera dinamikan parte hartzea.
e)Kalitatea eta kantitatea: taldean adostutako plangintzaren arabera, kalitate eta kantitatearen bermatzea, betiere naturak sor ditzakeen kalteak kontutan izanda.
f)Formazioa jasotzea
g)Komunikazioa
h)Bisitak gutxienez urtean behin taldekideekin bisitak antolatzea.
i)Auzolanak: Auzolan deialdiak egitea taldekideei baserriko lanetan laguntzeko aukera emanez.
j)Ebaluaketa: Produktuen ebaluazioa egiteko taldekieei inkestak pasatzea, beraien ekarpenak kontutan hartuz.
k)Banaketa: taldean adostutako hitzorduak betetzea.

2)Herritarrentzat:
a)Kontsumo arduratsua: taldekideek 2 hilabetekom frogaren ondoren, urtebeteko konpromisoa hartzea eta urtebete pasa ondoren konpromisoa mugagabe egitea.Taldea utzi behar izanez gero, bere ordezkoa topatzen saiatuko da lehenik eta gutxienez 3 hilabete lehenago jakin araziko dio taldeari.
b)Ordainketak: kuota finkoa aurrez eta adostutako epean ordaintzea.Eta kuotatik kanpo geratzen direnak adostutako epean ordaintzea.
d)Banaketa: Astero otarra jasotzea. Ezin izanez gero (oporraldietan) otarra jasotzeko beste norbait aurkitzea eta posible ez bada baserritarrei abisatzea.
e)Bilera dinamika:Taldeak adostutako bilera dinamikan parte hartzea.
f)Formazioa:Elikadura burujabetzaren eta baserri errealitatearen nondik norakoak ezagutzeko eta dokumentu honetan datozen konpromisoak barneratzeko formazioa jasotzea.

3)Taldearentzat:

a)Aktak jasotzea:bileretan aktak jaso eta taldekideen artean banatzea.
b):Alta/bajak:Taldea arduratuko da alta eta bajetaz(itxaroten zerrenda kudeatu, ordezkoak bilatu...)
d)Formazioa:Taldekide guztiek elikadura burujabetzaren nondik norakoak ezagutzea eta dokumentu dokumentu honetan datozen konpromioak barneratuta izatea bermatzea.
e)Bilera dinamika: Taldearen inguruko gaiak adosten joateko bilera dinamikari jarraipena ematea.
f)Produktuak: Baserritarrak arazo batenbategatik ezin badu taldea hornitu, taldea beraren ardura litzateke kasu horretan zer egin erabakitzea.
g) Kanpo produktuak:Gipuzkoan ez dauden produktuak (olioa,naranjak...)taldearen bitartez bideratu nahi badira kontutan hartzekoak:
-Salmenta zuzena: Basherri taldearen bdez eskuratzen diren produktuak bitartekaririk gabekoak izatea, hau da , herritarrak ordaintzen duenaren 100% baserritarrarentzako izatea(garraio kostuak aparte)
-Gertutasuna:Baserritarra aukeratzekoan lehentasuna emango zaio baserritarraren gertutasun fisikoari eta proiektu honekiko duen gertutasun ideologikoari.
-Harreman zuzena: Modu batera edo bestera taldeak baserritarra ezagutzea eta ahal izanez gero gutxienez urtean behin baserrira bisita egitea
-Garaian garaikoa jatea.

APUSTU ESTRATEGIKOAK

Nekazaritza ekologikoaren filosofia eta erronkari aurre egiteko naitaezko dira gizartearen sentsibilizazio, formakuntza eta konpromisoa. Apustuak aurrera egin dezan beharrezkoak dira, baita ere, nekazaritza ekologikorako landare plantela salduko duten bizitegi berriak , hornikuntza eta hazien arazoari aurre egiteko (barietateen galera...) besteak beste. Beharrezkoa da beraz, administrazioak lehen sektorean inbertitzea baserriaren eta euskal kulturaren funtsa ez galtzeko, kontzientzia piztu eta gazteek lehen sektoreari hel diezaiogun! Beharrezkoa da lurren erabilpena hobeto kudeatzea eta ortuak lantzeko tokiak diseinatzea (industrialdetako sabaiak...) Aurkezten diren proiektu berritzaileei aterabidea eman behar zaie lehen sektorean dituen arazo denak kontuan izanda, egoera estrategia eta apustu berriak bideratuz, jasangarritasunera bidean urratsak emanez.



Utzi iruzkina: