BASALANDARE JANGARRIAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-03-18 12:54

Gordinik, infusioan, jarabean,ukendueran, tortilan, landa eremuan aurkitzen ditugun landareen %93ak  balio gastronomikoa dute. Ona hemen gure artean aurki ditzakegun batzuk eta berauek batzeko gomendio eta hartu beharreko neurriak. Gogoratu bakoitzak bere propietateak dituela eta kontsumitzeko argi behar dugula zer atal eta nola hartu. Horratio, hasieratik esan, merkatuan badirela berauek ezagutu eta erabiltzen erakutsiko diguten liburuak. 2 aipatzekotan:

-Guia de las plantas comestibles y tóxicas
-Plantas medicinales y comestibles de España y Europa.

Belartxar gisa baztertzen diren basalandare askok, jangarriak izateaz aparte, elikadura, kultura eta etnografia balio altuak dituzte. Behaketa eta zentzumenezko hautemateen bidez landarea ezagutzen, biltzen, kontserbatzen eta ugaltzen ikas genezake.

Aintzinako garaietan basa-landareek gizateriari onura ugari eskeini zioten eta beraien erabilera eta bioaniztasuna berreskuratu behar da, jakituria galtzerik nahi ezpadugu bederen.

Larre hezeetan, landu gabeko lugorritan, ibilgailurik gabeko lur ertzetan, Larrartetan, goldatu gabeko basoetan, produktu toxikorik gabe landutako baratzetan eta haranetako lur emankorretan bildu genitzake belarrok. Paseatzerakoan ikusten ditugun lekuetako mikroklimaren arabera, egun batean bertan, hainbat landare mota topa genitzake.Nonbait ernamuintzen den espezie bat, beste nonbait loretan ikus dezakegu. Sekula ez dugu basalandarerik bilduko errepide ertzetan, ezta ur beltzekin eta produktu toxikoekin kutsatutako ibaiertzetan ere. Izan ere, leku horietan landareak sustantzia kaltegarriak izan ditzakete.

Urtaro guztietan topatu ditzakegu jateko moduko landareak baina udaberri aldera izaten dira oparo eta ugariagoak. Hala ere, udararte itxaron beharko dugu basafruitu apartak dastatzeko (masustak...)edo landare usaintsuak biltzeko (oreganoa eta ezkaia adb). Urtaro bakoitzean landare belarkara jakin batzuk topatuko ditugu eta landare horiek hazteko prozesuaren fase jakin batean ikusiko ditugu: ernamuina, plantula, hostoak bakarrik, loretan, haziekin...Plantulak identifikatzea oso zaila da, lehenbiziko hostoak ezpaitira landare helduarenak bezalakoak. Landare batzuen zati begetatiboa zikloaren amaieran hiltzen da eta landare horren sustraiak izkutuan egoten dira urte osoan. Beste landare batzuk, ordea, haziak askatzen dituzte hurrengo urtean ernamuindu eta kimuak emateko.

Biltzea, ez da lan zaila, baina oso garrantzitsua da arau batzuk kontuan hartzea:
-Dastatu nahi den landare espeziea ugaria denean bakarrik eta neurritasunez biltzea, espeziea desager ez dadin.
-Erabiliko ditugun landareen zatiak bakarrik biltzea: hostoak, loreak, zurtoinak, fruituak edo kimuak.
-Sustraiak behar ez baditugu ez atera. Horrela landareak hazten jarraituko du eta beraz, leku horretan bertan datorren urtean biltzeko aukera izanen dugu.
-Hostoak loraketa baino lehen biltzea, landareak behin behineko tamaina hartu duenean. Loratu ondoren hostoak ez dira xamurrak.
-Onda ezdaitezen, landareak jango diren momentuan bertan eta edukiontzi zurrun eta zabal batean biltzea komeni da. Hosto-txortena ez da erabiltzen.
-Erraboilak landarea hazi ondoren biltzea, loratu baino lehen. Landarearen zatirik mamitsuena da erraboila eta loraketa ondoren haritsu bilakatzen da. Basalandareak liluragarriak eta beharrezkoak dira izaki bizidunentzat.

Guztiek dituzte hainbat funtzio naturan eta kaltegarriak ere izan daitezke. Urtetan zehar toxikotzat hartu diren askok, erabilera ugari dituzte medikuntzan, kosmetikan, lorezaintzan...Kontuz beraz, ez gaitezen nahasi. Arriskuak saihesteko, arreta handiz begiratu eta identifikatu behar dira. Batzuk arazo larriak eragin ditzakete, baita heriotza ere.
¡ Ez basalandarerik bildu errepideen arroila edo areketan, fumigatutako landetan edo kutsatutako lursailetan!!

Basalndareak segurtasunez ezagutzen ezpadira saihestu:
·Aditu bati galdetu.
·Antzeko basalandare toxiko batekin nahasten bada ez bildu.
·Azido zianhidrikoa dutenak biltzea saihestu. Adb: Gerezi-erramuak
·Dastatzean oso garratzak diren basalandareak hartzea, azido oxalikoa izan baitezakete
·Esne itxurako izerdia duten landareak oso pozoitsuak izan ohi dira.
·Landarea jangarria bada ere, siku edo kaltetuta dauden orriak ez dira hartuko azido zianhidrikoa sor baitezakete.
·Oroar, 5 segmentutan banatutako fruitu ezezagunak bertan behera utziko ditugu.

KONTUZ

-Landarearen zati bat ezin hobea izan daiteke eta beste bat berriz hilgarria.
-Jaten dugunaren neurria ere garrantzitsua da batzuk, noizean behin eta dosi txikitan soilik jango baititugu.
-Landa hezeetan edo animalia taldeetatik gertu hazten diren landareak ez ditugu entsaladan, sukaldean prestatuta baizik. Honela parasitoak hartzko arriskua ekidingo dugu. Parasitoak hartzeko arriskua dugu lurrazalean hartzen diren fruituak jatean, animaliek gorozkiez kutsatuak egon baitaitezke.

Europako landare pozoitsu gehienak, 3 familia hauetakoak dira: urrebotoiaren familiakoak edo erranunkulazeoak, esne-belarren familiakoak edo euphorbiazeoak eta mitxoletaren familiakoak edo papaberazeoak.

Europan intoxikazio gehien sortzen dituzten espezieak hauek dira: astaperrexil handia, perrexilarekin edo apoperrexilarekin nahasgarria, Otsababazuria, errostaren (Gentiana lutea) antz handia baitu, Irabelarra, erraz nahasten da aingeru belalarekin (entsaladarakop)

Sabeleko mina izan ezkero, ur-epel edo bero asko edan daiteke.
Intoxikatuz gero:
-Medikutara deitu edo gerturatu, landarearen zati batekin ahalbada.
-Botaka egin.

BASALANDARE JANGARRI BATZUK:

1) ASUN HANDIA/ORTIGA (Urtica dioica, Urtica urens)
2)PLANTAIN HANDIA/LLANTEN MAYOR (Plantago mayor, P.lanceolata)
3)USTAIA-LAPAITZA/ ACEDERA (Rumex sp)
4)GETOZKA-VERDOLAGA (Portulaca oleracea)
5)MALBA/MALVA (Malva silvestris)
6) BASA PORRUA/ AJOPORRO (Allium ampeloprasum L)
7) LARRA BORRAIA/ BORRAJA (Borago officinalis)
8) INTSUSA/ SAUCO (Sambucus nigra)
9)GARIKOTA/ COLLEJA (Silene vulgaris)
10)HOSTOZURIA/CENIZO (Chenopodium album L.)
11) BIOLA/VIOLETA (Viola odorata, viola sp)
12) GARRAISKA/MELISA (Melissa officinalis)
13) MIHILUA /HINOJO (Foeniculum vulgare)
14)TXIKORI BELARRA/ TARAXACUM


Europan 2000 landare jangarri daude zenbatuak baina erdi aroan galdu ziren gehienak. Beste batzuk ingestan toxikoak diren arren, sendabelar propietateak dituzte. Ezagutu eta ikertzeko dugun mundu eder eta dibertigarria da basalandareena.

PIB-aren %2 soilik suposatzen duen arren, nekazaritzaren garrantziaz ohartu behar gara, bera gabe ezpailegoke biodibertsitaterik eta gu ez geundeke hemen. CULTIVAR TIERRA ES SEMBRAR VIDA. 

ANIMATU, basalandareekin jolastera eta baratzegintza ekologikoan sinestera. Zeuon osasunaren alde!




Utzi iruzkina: