BARATZ ETA BASOETAKO GAIXOTASUN BATZUK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-04-27 20:43

Gaixotasun ugari aurki genitzake gure baso eta baratzetan. Pinuan Fusariumna eta banda marroiak eragiten dituzte kalte gehien. Txankroaren aurrean legeak dioenez kuarentena dekretatu beharko genuke, baina ixilpean izkutatzen den gaia da, dirudienez orainarte ezpaizaigu interesatu pinuaren krisian sakontzea, ez eta berari alternatibak aurkeztea ere.

Gaztainondoek, Phytoptora sp edo tintaren gaitza jasaten dute gurean aspalditik. Gaztainondo sailak ia desagertzeraino, geratzen diren gehienek gaitza dutelarik. Onddo honek ez du gaztain egurra aprobetxatzen uzten. Sustraietatik garatzen den gaixotasun honek hezetasuna oso gustoko du. Beraren aurrean drenaje honak erabili beharko ditugu baina hala ere phytoptora nagusitzen da askotan. Bada beste produkturik merkatuan (Aliette) baina behin eta berriz erabili beharko dugu gaitzak jo ez dakion. Phytoptoraren aurka erresistenteak diren patroien salmenta badagoen arren, errealitatean ez du inork egitan zertifikatzen. Onddo honen aurrean lan handia dugu egiteko beraz, erremedioa aurkitzen badugu, baso etekinen handitze ikaragarri baten aurrean izango ginateke. Ezkaien gaixotasun bezala ere ezaguna da eta Thuya, zedro, zipres nahi juniperusei erraz erasotzen die.

Zumarrek ere grafiosia pairatzen dute Scolytus scolytus koleopteroak onddoen esporak sartzen baitizkio. Mundu osoko zumarrek jasan duten gaitza da, ondoren sustraietaik besteengana hedatuko dena.Oso zaila da sendatzea, asko kontrolatuz eta ongarri eta erregadio onez zainduko dugu. Ez landatzea gomendatzen da.

 Zahartzen dijoazten heinean zuhaitz guztiek hartuko dute onddorenbat beraien bizitzan. Klorofilarik ez dutenez, ezin dituzte beharrezko karbohidratoak sortu eta ondorioz materia bizietatik elikatzen direnak parasitoak eta hildako materietatik elikatzen direnak desberdinduko ditugu, saprofitoak. Bestalde elkarrekiko onuran edo simbiosian bizi diren onddo simbionteak dauzkagu, sustraietan onddo hauen presentzia oso ona delarik zuhaitzentzat. Azken talde hontan sartzen dira onddo jangarriak. Baina hauek gaur ez datoz kontura. Parasitoak dira guretzako txarrenak. Ektoparasitoak, parasitatutako landarearen gainkaldean bizi dira eta endoparasitoak aldiz landarearen barrukaldea parasitatzen dute.

Zuhaitzen sustraiak txikitu eta hiltzen dituen onddoa da Armillaria mellea. Haritz amerikarrean, haritz kandudunean etbr jotzen du erasoa eta zuhaitzak lepotik jausiko zaizkigu ondorioz. Onddo jangarria den arren, fruktifikazioa zuhaitz onddoan ikusten badugu, zuhaitz horrek jausteko arriskua duela jakin beharko genuke.

Platanondotan Antraknosia aurkituko dugu. Gaixotasun honek osto eta adarrak zartatuko dizkigu, apaingarri kaxkarrago bihurtuz.Endoterpia eraginkorra omen da, baina pertsonalki merezi ez duela uste dut...

Erwinia amylovora edo fuego bakteriano, rosasea familiako zuhaitzetan aurki genezake, sagarretan adibidexz. Zuhaitz batek hartzen du eta guztiak kutsatu ditzake beraien heriotza zorraraziz. Landaran sustraietaik atera eta gehiegi mugitu gabe erretzea da gure egitekoa. Herramintak alkoholez desinfektatuko ditugu eta aldundiari beraren presentzia jakinarazi.

Pagomotzetan, gauza berezia gertatzen da. Zahartzen dijoazten heinean barrukaldea ustutzen dien onddo beltz bat garatzen dute Fomes, Ungulina eta Ganoderma generoetako onddoetaz gain. Honek zuhaitza alde batetik hil egiten duen arren, beste batetik haize erauntsietatik babesten du nolabaiteko fluxu eta flexibilitatea sorraraziz. Badira Arantzazu aldean gabez disdiragarriak diren pago fluoreszenteak. Pago ILLOTUAk deritzate.

Baratzetan aurki genitzakeen onddo kaltegarri eta ohikoenak honakoak dira:

Botritisak %95 hezetasuna eta 17-23 tarteko tenperatura behar du garatzeko. Osto, zurtoin naiz fruituei erasotzen dien eta ustel grisa moduan ere ezaguna da. Landareen hildako materietatik sartzen da. Prodione produktua erabil daiteke beraren aurka eta prebentziozko tratamenduak egin geniezaizkioke fungizida sistemikoak erabiliz, baina efikazia irregularra dute.

Oidioak giro sikua aprobetxatuz jotzen du erasoa eta erraz identifikatuko dugu gure osto eta zurtoinetan hauts zuria antzemango baita. Landaketa dentsitate handitan erraz aurkituko dugu, dentsitate txikiagoak erabiltzean aldiz ez da garatuko. Kontaktuzko fungizidak ere badira prebentziorako. Azufrea erremedio merke eta ona da, akaroak hiltzen ditu eta elikagai ona da landarearentzat. Sendagarri gisa, Propiconazol, Ciproconazol, fenarimol...

Erdoia izango da zihurrenik gure artean ezagunenetakoa baina ez da landarea hiltzera iristen. Soropiletan, tomatetan, geraniotan, larrosetan edo mahatsondotan aurki genezake besteak beste. Kutsatutako osto eta adarrak erretiratu eta erretzea da onena. Kobre sulfatoa ere oso ona da. Baratzegintza ekologikoan baimendua dagoen produktua delarik. Caldo bordeles deritzona ere eraginkorra da erdoiaren kontra (karea, kobre sulfatoa eta ura)

Mildiua onddo endoparasitoa da eta mahatsondotan asko eragiten du. Hezetasuna maite du eta espezie asko daude. Landare hau ez dugu urez bustiko eta kobre sulfatos eginen diogu tratamendua gaitza datorrela begistatzen badeu. Mahats ondoan larrosa jarriz, mildiuaren aurkako tratamenduak noiz burutu behar ditugun jakingo degu. Mildiuak larrosei mahatsondoei baino lehenago joko baitie erasoa. Larrosak kutsatzean, mahatsondoak tratatuko ditugu.

Seridium, Phytium eta Rhizoctonia gaixotasunak ere nahiko ohikoak dira bizitegietan, ostoak azebollatzea.. Guzti hauek identifikatu eta kontrolatzea lan nekeza da eta laborategira eramatea da egin dezakegun errezena. Liken, bakteria, virus eta nematodo batzuek ere, gaitz handiak sor ditzakete gure landaretan. Guztiak ezagutzea ezinezkoa den arren baso eta baratzen osasuna, oso gai garrantzitsua da eta ahaleginak egin behar ditugu berau hobetzeko.


Utzi iruzkina: