ARTEA
Ikatza egiteko erabiltzen genuen egur honen aprobetxamendua, su egurrerako bideratzen da gaur egun. Sutarako egur onena dela entzun ohi da ematen duen bero eta iraunkortasunagatik..
Gurean artea Quercus ilex ilex edo Quercus ilex rotundifolia ugariak ez diren artaditan kontserbatzen da. Gipuzkoan, Zumaian eta Arnon kokatzen direnak dira garrantzitsuenak. Orokorrean 2 artadi mota bereiz genitzake Euskal Herrian: kantauriarra eta mediterranearra.
Artearen sustraiekin sinbiosian, merkatu balio altuak dituen trufa perretxikoa bizi da. Gurean Nafarroa eta Araban aurki genezake eta etorkizunean errentagarria izan daitekeen basoberritzeak baimentzen ditu. Mintegietan artea eta trufaren arteko mikorrizazioa duela urte dexente lortu baitzen, naiz ta hona etzaigun iritsi. Landareak garestiak diren arren, trufa salmentek 5-10 urtetan egindako inbertsioa erraz gainditzen dute beti ere 7,5-8,5 PH-ko lurretan landatu behar direla kontutan edukiz. Lurraren ph-a puntu bat igotzeko hektareako 100tn kaliza bota beharko ditugu...
Erleek zenbait tokitan, artearekin basoko eztia edo mielatoa ekoizten dute baina gipuzkoan ez da hori gertatzen arrazoi izkuturenbatengatik (klima, tÂș..).
Orokorrean euskal baserriari loturik egon den zuhaitxza da, udan itzala eta neguan babesa ematen duelako, hosto trinkoak ezpaititu galtzen.
Interneten saltseatzen 2002an artadietan aurkitzen diren makromizeteei buruzko lan txukuna topatu det eta gaurko Foresta aldizkariko artikulu baten ere informazio bikaina eskeini digute artadiei buruz. Hemen estekak zintzilik:
http://www.forestales.net/archivos/forestal/especial%20euskadi-pais%20vasco/MN1-Encinares-cantabricos-la-particularidad-costera-guipuzcoana.pdf
Euskal Herriko artadietako makromizetoen azterketa
Parte onekoa artea!! bai horixe!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: