ARRASTOAK
Ikustezinak emoten daben arren, gure mendiak izaki eder misteriotsuz beterik daude. Beraiek ikustea oso zaila den arren, beraien existentzia frogatzen duten oiñazak dauzkagu. Gehienak gizakiaren beldur, animalia gautiarrak dira, baina gu bezala, lurraldetasuna maite dute. Horregatik, beraien arrastoak, piskat kontrolatzen dutenentzat, begibistakoak dira.
Bidertz, bidegurutze, bidetarte, arrigain, lokatzgune edo zuhaitzetan, arrastoak ezagutu eta topatzen jutea, basabizitzaren esparru garrantzitsua da eta gustoko duenarentzat benetako plazerra.
Animalia batzuk, urtxintxek kasu, ez dute ia oiñazik uzten, gehienetan, zuhaitzez zuhaitz, lurra ukitu gabe mugi baitira, eta ikusi ezean, beraien presentzia ezin dezakegu zihurtatu. Gurean hala ere, animalia ohikoa bilakatu da, aintzinako ehizak behera egin duelako besteak beste. Arno aldean urtxintxa Sciurus vulgaris pilua dago eta osasun onean bizi den karraskaria da gainera urtxintxa europearra. 3 urtetako bizitza izatera iristen dira eta denetarik jaten dute. Zuhaitzeko adarkaduratan kabia egin eta bertan jaten dituzte fruitu nahiz perretxikuak. Beraiek jandako pinaburuak dira, topa ditzakegun arrastorik nabarienak.
Populazio hazkunde handia jasaten ari diren 2 animalia dira basurdea Suf scrofa eta orkatza Capreolus capreolus, ezpaitute gu baino etsai gehiagorik. Lehenaren populazioa handia den arren, basurde handi gutxi geratzen da, sortzen dituzten kalteak medio, eta animaliak gero eta azkarrago ugaltzera behartzen ari gara ehizaren ondorioz. Honek animalien ezaugarriak galtzea ekar dezake. Urdearen oiñazak ezagutzea ez da zaila, normalean atzeko 2 guardak markatzen baititu lurrean. Bihotz formako sakonune angulatua utziko digu suido honek. Hau da, aurreko atzazkalak lurrean sakon barneratzen dituzte baina atzeko partea ez horren sakon. Lotarako ohea, sasi edo sastraka artean burutzen dute eta lokatzetan ibiltea asko gustatzen zaie, inguruko zuhaitzak igurtzi eta markatuz. Zuhaitzen sustrai eta lurra , sarri altzatzen dituzte, sustrai eta tuberkulu bila.
Orkatzek ere, marka berezia dute. Hontaz aparte, beraien gorotza eta kimu xamur eta zuhaitz enborretan eginiko markakengatik lokalizatu genezake
Orkatzak korrika dijoanetan, atzazkalak zabaltzen ditu eta oiñez badijoa itxirita daramatza. Kaka, ardiaren antzekoa du eta jan duenaren arabera sikua edo urtsua izan liteke. Animalia belarjalea da, basoberritzetan kalte handiak eragin ditzakeelarik. Matxinbentako zestogileei, gaztainondo kimuak jaten dizkiete, berauen ondorengoa zalantzan jarriaz...Orkatzaren aurkako neurriak beharrezkoak dira ondorioz.
Xorro-xorro bizi den haragijalea da Azeria Vulpes vulpes. Beraren atz eta atzazkalak markatzen ditu lurrean. Lurrazpiko zulotan bizi zaigu eta oso ugaria da Zizurkil eta Asteasu inguruan
Lurrazpian bizi den beste orojale bat, Azkonarra Meles meles. 16 zulo baino gehiago izan ditzake bere bizilekuak. Interkonektauak egon litezkeen galeria sare handia osatzen du honela. Berizgarri gisa, zulo hauetako batzutan kaka egitea gustatzen zaiola, bera han bizi dela jakineraziz.
Gurean isolaturik mantentzen den mustelido maitea dugu Bisoi europearra Mustela lutreola. Ibai ertzetan, bisoi amerikarrarengatik izkutuan eta habitat jakinetan aurki genezake. Hauxe dagoela zihurtatzeko metodoa, trampak jarri baino lehen bere presentzia konstatatu genezake.Hala ere zaila da, beste mustelidoen oiñazekin bereiztea.
Katagineta, oso animalia ederra da, baina kontuz noizbait parean aurkitzen baduzue, ez iezaizozue eskurik luzatu, ez baduzue aberixaren bat egin nahi. Animalia basatiak dira eta beraien erantzuna asmatzea ez da batere erreza.
Lepazuria Martes foina
Lepaoria Martes martes. Urtxintxak, satorrak eta intsektuak jaten ditu. Gurean atxulondo eta Abaloz inguruan aurki genezake.
Gurean trikua Erinaceus europaeus nahiko animalia maite eta ohikoa dugu baina beraren marka iberia aldean topatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.
Animalia batzuen oiñatzak dira hauek, baina asko falta dira; etxabereak, hegaztiak...Guztiak jartzea oso zaila da eta barkatu realak gola sartu du eta. Baina bukatzeko, hemen azken arrasto bat, Okil berdea Picus viridis.
Zuhaitzeko enborrari eusteko dituen atzazkal indartsu eta bereziak lurrean markatzen dituenean, oiñatz berezia uzten du lurrean: X
Iruzkinak
Utzi iruzkina: