Kontzertu Ekonomikoa

basajaun 1456131367666 Basajaunen Erreinua | 2007-03-12 17:03

    Espainiar PSOE alderdiak zin egin zuen Euskadik duen eskumena arlo ekonomikoari dagokionez Madrilen defendatuko zuela, foru-legeen oinordeko den Kontzertu Ekonomikoa blindatuko zuela, alegia.
    Euskal alderdiek proposatutako neurriak PSOEk Madrilen babesteko ordua heldu danean, koldartu eta ez ditu babestu, hauxe alderdi honek duen zinesgarritasuna erakusten du, eta Espainian ez dagoela aukera errealik aldaketarako. Gaur egun Kontzertu Ekonomikoa da gure antzinako lege eta foruetatik gelditzen den gauza bakarrenetarikoa, beste guztiak apurka-apurka ta zatika-zatika ezabatzen joan baitira.

    Laister udal eta foru hautoeskundeak ditugu, eta ni neu behintzat ez daukat bapez argi zer edo nor bozkatu, alderdi politikoei ezin zaiela konfiantza izpirik ere ez eskaini argi erakusten diguten gauza bakarra baita.


Utzi iruzkina: