Gaur bezalako egun batean...(II)
1300eko gaur bezalako egun batean Don Diego Lopez de Haro Bizkaiko Jaurerriko jaunak Bilbao Uri eskubideak emon zizkion, horrela azokak egiteko, foru propioa izateko, harresitua izateko etab. eskubideak emonez. Bai, gaur gure Uritxoak 706 urte egiten ditu.
Asko aldatu egin da 1300. urte haietatik, hasieran lau kale izan zituen, gero beste hiru gehitu zitzaizkiolarik oraingo Zazpi Kalea ospetsuak osotuz. Hasi ta hasiz joan zen eta egun Bilbao osoa hasierako gune historikotik urruti dago, itsasadarra bestaldera jauzi egitea erabaki zuenean Bilbao berri baten aroa hasi zuten. Egun Bilbao iparraldeko hiririk garrantsitzuena da, hazkunde ekonomiko itzela izan zuen eta bertan sortutako enpresek ospe handia lortu dute.
Uritxoa beste askok lortu ez dutena lortu du, bere tamainotxoa kontuan izanda hiri handien mailan jokatzen du, munduan zehar bere lekutxoa landu du eta orain Bilbotarrak harro egoteko moduko hiri bat bilakatu da, XXI.mendeko hiri moderno bat!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: