Eroski Móvil

basajaun 1456131367666 Basajaunen Erreinua | 2007-11-19 16:30






Lehenik eta behin arrasti on guztioi! Duela asko ez nuela idazten, baina berriro ere gogoa sartu zait, eta mobil konpainia berri batez mintzatuko naiz.

Denoi ezagun egingo zaigu Eroski, eta hitz hau aipatzean batez ere Eroski supermerkatuak ekarriko ditugu gogora, baina Eroski, supermerkatu askoren multzoa baino gehiago da. Urteekin bere negozioa dibersifikatzen joan da, arlo desberdinetan ari den talde bat osotu arte, esaterako guztioi ezagunak egingo zaizkizuen Eroski/Optika, Eroski/Bidaiak, Eroski/Gasolindegiak etab. handi bat.

Orain, mobil zerbitzuak eskaitzen hasi da OMB (operadore mugikor birtual, antenarik ez duen operadore mobila, alegia) legez. Azpiegitura bako operadoreak tarifa ulerterraz eta lauak eskainiz merkaturatu dira; ia-ia guztiak oso antzekoak izanik (Día móvil, carrefour móvil, Happy móvil,...) beraz bakoitzak bere kutsua ematen dio besteengatik desberdintzeko. Tarifak, xentimo bat gora xentimo bat beherako aldea izaten dute, baina gero Happy móvilek adibidez bere bezeroen artean egindako deiak merkeago tarifikatzen du.

Zertan bereizten da Eroskik móvil?

Eroski móvil besteengatik desberdin egiten duena, urtarrilaren 7rarteko altak bizitza guztirako doako dei ezarpena izango dutela ahots deietarako, hau da, hitz egindako denbora bakarrik fakturatuko da, deitzeagatik besteek kobratutako kostua kenduz.
Bestalde, eroski bideodeiak egitea ahalbidetzen duen lehen OMBa da, nahiz ta dituen prezioak oso altuak diren (70 xentimo minutuko eta 15 xentimoko dei-ezarpena)

Tarifak.

mezuak
0.12€
Dei-ezarpena
0€
Hileko kontsumoa
0€
0.15
€/min
(2008ko urtarrilaren 7rarte)

Eroski móvil-ek aurkeztutako tarifa, 15 xentimotakoa da edozein ordutan ta edozein operadorara deitu arren, eta 12 xentimo mezuko. Nazioarteko eta beste tarifa batzuk ikusteko

Beste zerbitzu batzuk.

Eroski móvil-ek, "Mi Eroski Móvil" izeneko zerbitzua du, on-line bidez saldoa, eta zure linearen beste informazio erabilgarria ikusi eta kudeatu ahal izateko.

Etorkizunerako planak.

Eroski móvil-ek etorkizunean kontratupeko zerbitzua kaleratzea aurreikusten du; doako dei ezarpena betiko utziko al du betiko kontratu bat egin ezkero??


Utzi iruzkina: