2006ko ekainaren 12aren bezalako egun batean...

basajaun 1456131367666 Basajaunen Erreinua | 2006-06-12 05:57


 
   1667ko gaur bezalako egun batean historian ongi ataratako lehen odol transfusioa egin zen, ardi batetik 15 urteko mutil batengana. Ongi hasieran atera zan, transfusiotik egun batzuetara mutikoa hil egin baitzen. Doktorea hilketaz salatu zuten garaiko agintariak.
Urteak pasatu behar izan ziren jendea zergatik hiltzen zen jakin zuten arte, XIX. mendeko lehen hamarkadararte alegia. Orduan konturatu ziren emaile eta hartzailearen odola ez zutela nahastu behar eta gizakien arteko odol-mota ezberdinak badaudela jakin izan zuten.
  
   Badirudi gizakiok odol-mota ezberdina dugula gure eboluzioan zehar izandako elikadura motaren araberagatik, eta horren arabera elikagai mota batzuk beste batzuk baina osasuntsuagoak egiten zaizkigu, dena eboluzioan zehar gure arbasoak jandakoaren arabera. Hauxe ekialdeko europako pisu-kide batek kontatu zidan, ahuntz-esnea edaten zuen bitartean, bere odol-taldea dela-ta komenigarriagoa dirudienez. Bitxia nere ustetan.

   Bestalde eta gaiz aldatuta erabat, gaur bezalako egun batean, baina 1942. urtekoa, neskato bati eguneroko bat oparitu zioten bere hamairugarren urteguna zela eta; neskato horren izena Anne Frank zan.

   Gogoeta: Gizakiekin esperimentatzea oso gauza inmorala da, baina onartu egin behar dugu zientziaren aurrerapen asko eta asko hori dela-ta emon direla, beraz, nola ezarri morala denaren eta egin beharrekoaren arteko muga?. Hauxe da gaur planteatu nahi dudan gakoa.


Utzi iruzkina: