uTzi PaKEan EuskAL HErriA!

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-03-21 18:10

Hotz dagoela aitortu behar TULUn ere! Eguraldi fronteak negua bukatzeko ekarri digun azken erregalua! Gure tabernan kafetxo bat hartuaz kontra egiten diogu, baina agian gaurkoan hori ez da nahikoa! Hotzikarek ez gaituzte pakean uzten, ezta espainiar sasi-demokratek ere, gaur ere lekuko ditugu Elgoibar aldean. Beldur balira bezala, EH benetako eszenatoki demokratiko batean ikustearen beldur, herriari hitza luzatzearen beldur, ezker abertzale indartsu baten beldur, beraien ezinaren beldur. Baina Tulu-n badakigu, fronte hauei aurre egiten, badakigu pentsatzen, jolasten eta gure gure herriaren alde lan egiten, badakigu udaberria heltzear dela eta horren beldur ere badirela! Beraz negua agurtzear garela, azken ekaitz honi ere aurre egingo diogu. Iada gazte batek idatzi du kanpo-paretan:

Utzi pakean Euskal Herria! Arnaldo askatu! 

                                                                              Tulu.


Utzi iruzkina: