KolOnbIAtiK eLKArtAsUNA

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2008-04-12 09:08

Orain egun gutxi, Tulu-tik gure herrikoa den baina urte luzeetan kanpoan ibilia den Genaro etorri zen, mutil isila eta bakartasuna bilatzen duen horietakoa, baina aspaldiko lagunak sekula ahaztuko ez lituzkeen horietakoa. Betidanik ibili izan da munduan ematen diren gatazken atzetik, beste mundu posible bat dela sinisten duten horien esperientziak ezagutzen. Eta aurreko astean tabernan izan zen, hasieran ez ninduen ezagutu baina bere lagun Tomas zenaren iloba nintzela esan nionean, goizeko 04:00 arteko hizketaldi batetan murgildu ginen. Istorio interesgarriak eta bertan ikusiko dugun bideo jarri zigun Tulu-n. Kartel bat jartzeko ere eskatu zidan. Atsegin handiz, Genaro.


Utzi iruzkina: