Eskubide zibil eta politikoen alde

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-03-09 19:56

Gaur jai daukat, gaur gauzak barraren beste aldetik ikusiko ditut, TulU-ren beste ikuspegia ikus dezaket. Barra handiagoa dirudi, musika altuago entzuten da, zuritoak txikiagoak dirudite eta kotileoak berdin-berdin entzun eta beraietan parte hartzen degu! Josune eta Markelekin nagolarik, iada seigarren zuritoa edana daukagu, tabernaren itxurari buruz hitzegiten hasi eta bihar Bilbon manifestazioa dagoenaren kartela ikusi dugu, joateko gogoa eta asmoa dugu, gero etxera bidean sagardotegiern batean sartu eta eguna konpleto! zapatua borroka eta jaia! denetarako astia dugu, eskubide politiko eta zibilen alde borroka egin eta gero gorputzari alaitasun minimo bat eman. Alaitasun gutxi 18/98eko epaituek edukiko dutena, guk ere ez, baina behintzat herria beraiekin dela ikusteak indarberrituko ditu. Disidentzia jipoitu nahi dute faxistek! Ta hori barraren bi aldeetan berdin ikusten da. TULU.


Utzi iruzkina: