Apurtu dezagun dena!

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-02-19 09:14

Aht-a beharrezkoa dela garbi daukagu Tulu-n! Nahiz eta gure tabernako atetik 50metrora, trena pasatuko den zubi baten estruktura dijoan . Eusko Jaurlaritzatik esan digu trankil egoteko, eraikia iraun bitartean molesti txiki bat baino izango ez dela eta ixilik gelditu ezkero, agian, Pnv-korenbaten agroturismoan asteburu bi pasa genezakela kuadrilan.

Gero behin bukatutakoan, kontaminazio akustikoa, tabernako musikarena baina pixka bat altuagoa izango dela, gogoratu isun ugari jaso ditudala musikaren kontura, baina bueno. Taberna kanpoan zegoen aparkaleku txukun hori ere kenduko dute, orain jendeak herritik hona oinez etorri beharko duela iruditzen zait, baina bueno, ibiltzea guztioi ondo etorriko zaigula esan zidan PNV-ko zinegotzi batek. Tulu-n elkartzen garenen artean, asko ta asko baserritarrak dira, hauei ere urte gutxi batzutan horrenbeste zaindutako lurrak eta baserriak espropiatuko dizkiete, baina bueno, esaten dutenez gaur egun baserriak ez du dirurik ematen eta kalera jeitsiko dira Pnv-ak emandako dirutzarekin. Guzti hau horrela izanda, Tulu-n bat egiten dugu AHT-rekin eta Pnv-ren diru bilketarekin, tabernan AHT egiteko itxulapiko bat jartzea pentsatzen gaude! Orain AHT!

(joder!azken tragoak kalte egin digunaren susmoa daukat eta ez dut kartel hau kenduko!aurretik esandakoa alkoholaren eraginez edota Pnv-ren informatiboen torturapean eginak dira)

 


Utzi iruzkina: