Txangorritxu Antzerkia

No profile photo Gure Txokoa | 2022-04-24 09:05

Bazen behin amarekin bizi zen neskatila bat. Txano gorri bat jantzita ibiltzen zuenez, Txano-gorritxu deitzen zioten. Egun batean, amak deitu egin zion.

AMA-Txanogorritxu,etorriko ona!!

TXANO-GORRITXU- Bai ama? Deitu egin nauzu?

AMA- Txanogorritxu, amonarengana joan behar duzu .

TXANO-GORRITXU- Zergatik ? Zer gertatu zaio amonari?

AMA- Gaixorik dago eta aspaldian ez duzu ikusi. Har ezazu otzaratxo hau eta eraman iezaiozu pastel hau, gustura jango du eta.

TXANOGORRITXU- Bai ama.

Txano-gorritxu amonarengana joateko baso handi bat zeharkatu behar izan zuen. Bidean, txorien kantuak pio-pio eta txio-txioak entzunez ,eta noizean behin lore bat edo beste amonarentzat hartzen zuen , bere gustukoenak dira eta , abesten ere hasi zen.

TXANO-GORRITXU-  Txano-gorritxu dut izena amonaren etxera noa amontxo ikustera(5)

Konturatu gabe joan zitzaion denbora. Berandu zela ohartu zenean korrika hasi zen. Eta, bat-batean, hara non agertu zitzaion otso handi bat!!

OTSOA:- Nora doa neska polit hau hainbeste presarekin??

TXANOGORRITXO:- Amonarengana noa.  Mendiaren bestaldean bizi da eta dagoeneko berandu da, horregatik nijo hain azkar.

OTSOA- Bai zera!!

TXANOGORRITXU- Bai bai,horta noa.

OTSOA- Nik bide motzago bat ezagutzen dut, nahi baduzu bidea erakusten dizut.

TXANOGORRITXU- Bale ,asko eskertzen dizut. 

OTSOA- hemendik joaten bazara… lehenago iritsiko zera..-seinalatu

 zuen beste bidea.

TXANOGORRITXU- Benetan ,eskerrik asko.


Utzi iruzkina: