Ezekiel eleberria

No profile photo Gure Txokoa | 2022-04-25 13:28

 

 

    Ezekiel hamalau urte dituen gazte arrunt bat da, etxean ama eta arrebarekin bizi dena eta bere koadrilarekin ibiltzen dena. Koadrilako inorrek ez du neska bat musukatu eta amorrazioz beterik daude. Horregatik, apustu bat egiten dute; ea nork lortzen duen lehenengo neska bat musukatzea. Gainera, ikastolan, gai desberdin bateko lau saio izango dituzte. Zein gai izango da? Gelakideak hasteko irrikaz daude. Jakin nahia. Zalantzak. Barreak. Nerbioak. Lotsak.

 

      Idazleak gazte hizkera xelebre eta arinarekin kontatzen du nerabeen egunerokotasuna. Ondorioz, oso entretenigarria eta irakurterraza da; nerabeen egunerokotasunean oso errealak diren gaiekin naturaltasuna hartuz: Maitasuna, sexua, koadrila, apustuak… Nahiz eta eleberri hau niri erabat erakarri nauen, bukaerak hotz xamar utzi nau.

 


Utzi iruzkina: