"16 URTE"

No profile photo Gure Txokoa | 2022-03-10 12:10

Gaur egun DBH 4an gaude, 16 urterekin bizi izan ditugun eta bizitzen ari garen esperientziei buruz hitz egiten duen lan bat egin dugu, hemen gure lanak:

       " 16 urteko neska bat naiz, mundu guztiak bezala segurtasun falta duena, autokritikagatik, beste pertsona batzuen komentarioengatik edo biengatik. 14 urterekin nire gorputzarekin obsesionatzen hasi nintzen, nire gorputzari erreferentzia egiten zioten hainbat kritika jaso nituelako, adibidez: "Oso argal zaude", "Jan gehiago", "Zapal zaude", "Untxi-hortzak", etab.Komentario haiek eragin handia zuten nigan, eta sinesten hasi nintzen. Argal nengoela esaten zidaten eta gehiegi jaten hasi nintzen, untxi-hortzak esaten zizkidaten eta irribarre egiteari utzi nion.Iritsi zen etapa luze honen une bat, gorputzak jaten zuen bakoitzean baztertu egiten nuena eta botaka egiten nuena, nire buruan zegoen gauza pilaketa horren erruz, horrek esan nahi zuen urdaila hutsik zegoela eta burua hotz, gainerako egun osoan. Nire egoera fisiko eta mentalean ere alde nabarmena izan zen. Garai hartan 39kg pisatzen nituen, eta pisu hori nahiko baxua da 14 urteko ume batentzat.Gaur egun 43 kg pisatzen ditut, baina gutxi da oraindik, baina hobekuntza bat da. Noizean behin nire fisikoa gorrotatzen jarraitzen dut, baina egunetik egunera gero eta gehiago maite dut neure burua, eta jada ez diot hainbeste kasu egiten mundu guztiak duen "gorputz perfektuaren" irudi horri.Ez utzi bere hitzen pisua zurekiko sentitzen duzun maitasuna baino gehiago pisatzen.

Idazlea: Naroa. Ramos "

 

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

          " Gaur egun 15 16 urte betetzea ona edo txarra izan daiteke. Alde onetako bat ikasketak bukatzear daudela eta zure gorputzeko aldaketa garrantzitsuenak nabaritzen dira, nerabezaroaren ondorioz. Eta alde txarretako bat da, gaur egungo gizartean oso gogor epaitzen direla garai honetako gazteak, alde batetik “gaizki” jantzita doalako, bestetik gorputz itsura arraroa edo gizarteak “onartzen ez duena “, eta horrekin batera bullying-a. Horretaz gain sare sozialak ez badituzu “ezer ez zarela” esaten dizute. Baina ez da hori bakarrik, zeren sexualitatearekin arazoak ere badaude, neska bati mutila deitzeko, mutil bati neska deitzeko edo sentitzen den beste edozer deitzeko. Hori alde batera utzita 15 16 urte edukitzeak abantailak ere baditu: lehen esan dudan bezala ikasketak bukatzen dituzu, motorreko edo kotxerako lizentzia ateradezakezu eta hainbat gehiago, estatu gehienetaa beste lege batzuk daude… Beste alde batetik maitasunaren arazoak daude ; zeren eta pertsonek neskalagun edo mutilagun perfektua nahi dugu, “gorputz perfektua”, izaera egokia eta hainbat gehiago behar ditugu. Bestetik “gorputz perfektu” horrekin batera anorexia eta bulimia datoz gorputz horretara ailegatu nahi izaten dugulako. Azkenik alkolaren arazoak daude zeren berarekin inguratuta gaude.

Idazlea: Eñaut. Berger "

 

 


Utzi iruzkina: