Faltan Botako Zaitut

Gaur egun txarra da niretzat, eta ez dut Bartzelonari buruz hitz egingo.

Saiatuko naiz adierazten nola sentitzen naizen behar dudalako, hobeto egoteko. Nire klaseko lagun bat, atzo hil egin zen. Oraindik ez dut sinizten. Duela 4 egun, Mallorcatik etorri ginen aste ezinhobea pasatu eta gero. Aste hori niretzat izan da guztiok elkarrekin egoteko eta dibertitzeko eta hori da egin duguna, egun guztiak diskoteketara, hondartzara, erosketak egitera, ensaimadak jatera...nahi izan dugun guztia egin dugu.
Bi egunetan, berarekin lo egin nuen hitz egiten hasten ginelako eta ez genuelako inoiz bukatzen. Nire egun txarretan beti egon da nirekin. Egun horietako batean, bizitza bizitzeko, gauza txarretan ez pentsatzeko eta beti nire ondoan laguntzeko egongo zela esan zidan.
Orain bera ez dago nirekin, eta ez da gehiago nire ondoan eseriko. Klasean; ikaskide bat gutxiago gaude, larunbatetan; lagun bat gutxiago izango gara gauean ateratzeko...
Ainararekin bizi izan nituen momentu guztiak nire buruan daude gordeta eta ez ditut inoiz ahaztuko. Oso lagun inportantea izan da ezagutu nuenetik.   AINARA BETI NIRE BIHOTZEAN.



Eskerrak eman nahi diet, nirekin momentu hauetan dauden lagunei.


Utzi iruzkina: