Zezenketa

banu 1456131326034 BANU!!! | 2010-06-04 13:02

Zezenketa zezenekin egindako ikuskizun eta kirola da, zezen plazaren barruan egiten da eta Espainiako herriko jaietan egiteko ohitura dago, baina ez dago bakarrik Espainian; Perun, Guatemalan, Portugalen...

Baina nire galdera zera da, benetan deitu ahal da kirola eta ikuskizuna zezen bati hiltzea?

Nire ustetan ez, “ikuskizun” honek zertan datza ikusiz gero, zezenkaria toreatu egiten du zezena eta bitartean zezenaren atzeakdean makil batzuk hiltzatzen ditu, ez dakit nola jendea honi txaloak egin ahal ditu, hau lehen bezalako koliseoa ematen duelako.

Kirola deitzea ere ezinezkoa da, kirola zure fisikoa hobetzeko balio duen eginkizuna delako, edo zure burua martxan jartzeko, baina ez dut uste zure burua hobetzen duzula animali bat hiltzea arrazoirik gabe, bakarrik denbora pasatzeko.

Nire ustez Portugalen bezala egin beharko zuteen, han ez dutelako zezen hiltzen, bakarrik zezena pixka bat toreatzen dutelako.

http://files.nireblog.com/blogs1/ibaizabalbhi/files/zezenketa.JPG

Egilea: Uxue Castaño


Utzi iruzkina: