SARE SOZIALAK
SARE SOZIALAK
Azkenaldian gero eta gazte
gehiagok erabiltzen dituzte sare sozialak, hau da, internetek daukan beste
edozein pertsonekin komunikatzeko bidea, besteak beste, argazkiak ikusteko,
komentatzeko… erabiltzen dena. Baina fidagarria eta ziurrak al dira? Ondo
erabiltzen al dira?
Alde batetik, gazte askok,
bere nahiz besteen datu pertsonalak jartzen ditu sare honetan. Hauen artean
argazkiak aipatu behar dira. Gehienetan, norberaren gehi lagunen argazkiak
jartzen direnean, euren baimenik gabe egiten da, eta hau debekatuta dago. Baina
gai honekin lotuta baita ere esan behar da, salatzeko eskubidea dagoela, egoera
horretan aurkituz gero.
Bestaldetik, sare sozial
hauetan ezagun eta ezezagun askorekin harremanetan jartzen gara. Ezezagun
hauek, idazten dituzten testuen arabera ezagutzen ditugu bakarrik, eta askotan,
hauek ez datoz bat euren benetako izaerarekin.
Baina denak ez dira gauza
txarrak izan behar. Sare hauek bide zabal bat ireki dute besteekin komunikatu ahal
izateko. Komunikazio hau ondoan dagoen edo mila kilometrotara dagoen lagunekin
berdin-berdin egin daiteke. Eta bi ezaugarri berezi aipatu behar dira,
komunikazioa berehalakoa eta debaldekoa da.
Horregatik, eta ondorio gisa,
esan daiteke, sare sozialen erabilpena egokia iruditzen zaidala. Tresna honen
erabilpena modu mugatu batean erabiliz gero, alegia. Bakoitzak, nahi duena
jarri dezake nahiz eta pribazitasuna beharrezkoa eta zaindu behar dela uste
dudan. Azkenik, aurrerapen eta abantaila handiak dituena dela uste dut.
Egilea: Nerea Aia

Iruzkinak
Utzi iruzkina: