Elkarrizketa Paula Lanz-eri
Kaixo guztioi, gaur Paula Lanz elkarrizketatuko dugu. Paula olabide ikastolako ikaslea da, DBH 2. mailan ikasten du eta Euskadiko txirrindulari txapelduna da.
Zergaitik txirrindularitza eta ez beste kirol bat?
Txirrindularitza aukeratu nuen kirol bat nahi nuelako egin eta nire aita txirrindularia denez bere afizioa pasatu zidan, baina esan beharra dago hasieran beste ikuspuntu esberdin bat nuela. Orain konturatu naiz ze nolako kirol polita den.
Zer sentitzen duzu Euskadiko txapelduna izateagaitik?
Kapaza naizela nire adineko neskak irabazteko eta ere gustatzen zaidana da normalean ez dudala neskekin konpetitzen, Araban ez daudelako neskak, baina nesken kontra konpetitzea eta hauek irabaztea oso polita eta emozionantea da.
Ze taldearekin entrenatzen duzu? Pozik al zaude?
Nik Iturriberoko txirrindulari eskolako taldearekin praktikatzen dut. Talde honekin oso pozik nago, bereziki gure artean dugun harremanekin eta giroarekin.
Zenbat ordu praktikatzen dituzu astero?
Nik egunero praktikatzen dut ostiraletan ezikn eta orain gehiago Euskadiko txapelketa laster dugulako. Astelehen, astearte eta ostegunetan nik bakarrik entrenatzen dut gutxi gorabehera 45 min. Eta asteazken, larunbat eta igandeetan taldeko batzuekin. Asteazkenetan ordu bat eta bi orduen artean ibiltzen gara. Larunbat goizetan gimkana egiten dugu, arratsaldeetan lasterketa dugulako eta igandeetan 70 eta 90 kilometro arteanegiten dugu.
Prestatzen al zaude hurrengo txapelketa irabazteko?
Bai, larunbat honetan da txapelketa, maiatzaren 30ean Bizkaian eta berriro irabazi nahi dut, gainera oraingoan oso neska ona dut kontrinkante bezala, Arantza deitutakoa, aurreko urtean bigarrena gelditu zena. Hilabete honetan oso gogor entrenatzen hasi nintzen eta orain bakarrik asteazkenerarte entrenatu behar dut eta gero zorte ona izan.
Egilea: Ainhoa Areta
Iruzkinak
Utzi iruzkina: