Elkarrizketa Idoia Landari

banu 1456131326034 BANU!!! | 2010-05-21 12:48

Idoia Landa 14 urteko neska da, Olabide ikastolan ikasten duena. Ni gusturaz elkarrizketa hau egin diot oso neska dibertigarria, alaia eta jatorra ematen duelako. Nik elkarrizketa hau egiterakoan bera eta bidaien ze nolako harremana duen jakin izan zahi dut, egia esateko munduko leku askotan egon da.

Kaixo Idoia zer moduz ? Munduko zein lekuetan egon zara orain arte?

Oso ondo, ezkerrik asko galdetzeagatik..Orain arte, Errusian, Australian, Estatu Batuetan, Italian eta Afrikan egon nahiz, Espainia kontatzen ez badugu noski.

Asko bidaiatu duzu, horregaitik suposatzen dut gustuko duzula bidaiatzea,baina zer da gehien gustoko duzuna bidaietatik?

Egia esateko oso dibertigarria iruditzen zait aldez haurretik beste lurralde desberdin batean egingo duzuna jakitea, nahiz eta han zaudenean planifikatutako gauza guztiak ez egin edo bertan gauza gehiago planifikatu.

Ondo ulertzen duzu beste toki batera joaten zarenean, bertako hizkuntza?

Gauza gehienak bai, baina badaude beste batzuk momentuan kostatzen zaizkidanak ulertzea, nahiz eta aldez aurretik hauek jakin.

Zein izango litzateke gustura berriro bisitatuko zenukeen  tokia? Zergatik?

Estatu Batuak dudarik gabe. New Yorken egon nintzen egunetan film baten barruan nengoela ematen zuen, horrenbeste taxi hori eta jende estresatua korrika lanera doaztenak. Baina orokorrean  oso oroitzapen ederrak ditut leku honetatik.

Zein lekutara joango zara uda honetan?

Uda honetan Californian egongo naiz. Oso urduri eta poztasun haundia ematen dit han uda honetako denboralditxo bat ematea, bertan ez naizelako inoiz egon. Gero New Yorken bi egun egongo gara eta bukatzeko Italian beste egun batzuk geldituko naiz.                                                                                            

Nora gustatuko litzaizuke joatea, orainik ezezaguna dena zuretzat?

Hawaira gustatuko litzaidake joatea, oso leku lasai, dibertigarria eta paradisiakoa ematen duelako eta gainera oso hondartza onak ditu niri gustatzen zaidan kirola praktikatzeko, surfa.

Horrenbeste bidaiatu duzunez, beste kultura asko ezagutu dituzu. Horregaitik beste gauza desberdinak ikusi edo janaria daztatu izango dituzu. Zein izan da gehien gustatu izan duzuna eta zein gutxien, zergaitik?

 Ez dut zehatz meatz gustoko edo gorroto izan dudana,baina behin  Australian nengoela krokodiloa daztatu nuen, hasieran ni ez nuen jan nahi, baina nire aitak behartu ninduen. Azkenean jan nuen eta gustatu zitzaidan, oilasko zaporea zuelako.

Idoia eskerrik asko zure denboragaitik. Espero dut ondo pasatu izana nik bezala eta berriro beste egun batean ikustea. Agur eta berriro ere eskerrik asko.

Agur, eta ez horregatik.

Egilea: Uxue CastaƱo

http://www.viaggiogratis.it/wp-content/uploads/2007/04/vueling.jpg


Utzi iruzkina: